1st Meeting on trends of power electronics - potentzia elektronikoaren joerei buruzko jardunaldia

Atzealdea

1st Meeting on trends of power electronics - potentzia elektronikoaren joerei buruzko jardunaldia

JARDUNALDIA

1st Meeting on trends of power electronics - potentzia elektronikoaren joerei buruzko jardunaldia

Mondragon Unibertsitateak antolatutako topaketan nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak izango dira, hala nola University of Tennessee Knoxville, North Carolina State University eta Technical University of Denmark

2023·01·27

$titulo.getData()


2023ko otsailaren 24an Mondragon Unibertsitateko Potentzia Elektronikaren Joerei Buruzko I. Jardunaldia izango da (1st Meeting on Trends of Power Electronics). Jardunaldiak industria aplikazioek potentzia ertain eta handiaren arloan dituzten erronkak aztertuko ditu, hala nola, sorkuntza eolikoa, fotovoltaikoa, ibilgailu elektrikoa, karga azpiegitura edo trakzio elektrikoa, besteak beste. Topaketa Galarreta campusean (Hernani) izango da eta 9:00etatik 15:00etara zazpi ikertzailek beren aurrerapenen emaitzak azalduko dituzte. Aurrez aurre hurbildu ezin direnei ere online konektatzeko aukera eskainiko zaie.

Gaur egungo potentzia elektronika silizio erdieroaleetan oinarrituta dago batez ere, eta azken urteotan asko aurreratu bada ere, efizientziaren optimizazioan hobetzeko tartea dago oraindik. Horregatik, Mondragon Unibertsitateko jardunaldian gai hauek landuko dira:

  • DC-DC eta DC-AC bihurgailuen topologia alternatiboen bilaketa
  • Maiztasun handiko osagai pasiboen funtzionamendurako hobekuntza
  • Banda zabal debekatuko material erdi eroale berrien integrazioa.

Mondragon Unibertsitateko Energia Elektrikoko ikerketa taldeek hiru ikerketa lerro horiek lantzen dituzte eta nazioarteko zenbait erakunderen laguntzarekin egiten dute lan, hala nola University of Tennessee Knoxville, North Carolina State University eta Technical University of Denmark, eta horiek ere otsailaren 24ko jardunaldian parte hartuko dute.

Egitaraua

 

  • 9:00 – 9:15 Welcome and opening remarks – Mondragon Unibertsitatea
  • 9:15 – 10:00  Electric Utility Grids (Large and Small) Emulation Through Power Electronics – Leon M. Tolbert – University of Tennessee Knoxville
  • 10:00 – 10:45  Solid State Transformer journey – from concept to pilot demonstration in a decade, and Solid State DC Transformers for DC Grids; Power Conversion Systems enabled by SiC Based Monolithic Bidirectional Switch [BiDFET] –  Subbashish Bhattacharya, North Carolina State University
  • 10:45 – 11:30 Coffee break and poster session
  • 11:30 – 12:15  Switch-mode audio power amplifiers - optimization when using GaNFETs – Michael A. E. Andersen, Technical University of Denmark
  • 12:15 – 13:15  Past, present and future trends in Power Electronics – Iosu Aizpuru & Igor Baraia-Etxaburu, Mondragon Unibertsitatea
  • 13:15 – 14:00  Lunch break and poster session
  • 14:00 – 14:30  Challenges of WBG integration in High Power Applications – Antxon Arrizabalaga, Mondragon Unibertsitatea
  • 14:30 – 15:00  Partial Power Converters for DC-DC Applications – Jon Anzola, Mondragon Unibertsitatea
  • 15:00 – 15:15  Closing act

Edozein zalantza edo kontsultarako bidali mezu bat helbide elektroniko honetara:

mmazuela@mondragon.edu


 

 

BATZORDE ANTOLATZAILEA

  • Mikel Mazuela
  • Iosu Aizpuru
  • Unai Iraola

 

ANTOLATZAILEA

 

KOLABORATZAILEAK