EAEren Teknologiako eta Berrikuntzako erronkak eztabaidagai Kursaalen

Atzealdea

EAEren Teknologiako eta Berrikuntzako erronkak eztabaidagai Kursaalen

JARDUNALDIA

EAEren Teknologiako eta Berrikuntzako erronkak eztabaidagai Kursaalen

Jardunaldiaren helburua izan zen euskal gizarteak datozen urteetan edukiko dituen erronka teknologikoak identifikatzea, Eusko Jaurlaritzaren 2015-2020 aldirako Zientzia eta Teknologiako Plana abiapuntu hartuta, Europan berrikuntza gune gisa dituen indarrak sendotzeko.

2018·11·06

$titulo.getData()


Pasa den urriaren 24an, Mondragon Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu zuen Jakiunderekin elkarlanean, Euskadik etorkizunari begira edukiko dituen erronka teknologikoak aztertzeko. Jardunaldian hainbat hitzaldi eman ziren goizez eta mahai-inguruak ere egin ziren, energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta bioosasunaren gainean, Euskadirako estrategikotzat jotako eremuak baitira.

Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak inauguratu zuen kongresua, eta Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Korporazioa izan ziren laguntzaileetako batzuk. Manu Salaberriak (Innobasque), Elias Unzueta Etxeitak (Petronor), Laureano Simonek (Innobasque) eta Lopez Usozek (IK4 Ideko Danobat) eman zituzten hitzaldiak eta mahai-inguruak, eta berrikuntzaz, bioosasunaz eta fabrikazio aurreratuaz hitz egin ziguten, hurrenez hurren.

“Euskal Autonomia Erkidegoaren Teknologiako eta Berrikuntzako Erronkak” izeneko jardunaldiaren helburua izan zen euskal gizarteak datozen urteetan edukiko dituen erronka teknologikoak identifikatzea, Eusko Jaurlaritzaren 2015-2020 aldirako Zientzia eta Teknologiako Plana abiapuntu hartuta, Europan berrikuntza gune gisa dituen indarrak sendotzeko.

Jardunaldiari amaiera emateko, manifestu bat argitaratu zen, jardunaldian identifikatutako lehentasun estrategikoak zehaztuta.

Euskadi berrikuntza maila handiko eskualde europarra da, eta Europako Batzordeak hala kalifikatutako eskualde bakarra da Estatuan. Euskadiko enpresek eta  arlo zientifiko-teknikoak duten posizionamendua ikusita, ahaleginak bikoiztu behar dira eta baliabideak optimizatu, egungoak baino maila handiagoak lortzeko,  zeina “Research and Innovation Smart Specialisation Strategy (RIS3)” izenez ezagutzen baita.

Hartutako estrategia ekonomiari eta gizarteari ahalik eta erretornu handiena emango dieten indarguneetara eta teknologietara bideratuta egon behar da.

Teknologia batzuk, hala nola Adimen Artifiziala edo Zibersegurtasuna, aipatutako lehentasunetarako garapen palanka komunak diren arren, beste batzuk Erronka bakoitzerako bereziak eta berezkoak dira. 

Egungo panoraman, teknologiaz gain, lankidetza eta aliantzen ezarpena ere badira arrakastarako oinarriak, negozio eredu berrietan lehiakorrak izan ahal izateko oinarriak.   

Hirugarren eta azken balioa talentuaz ari da. Ingurune aldakorra izanik, beharrezkoa da liderrak edukitzea, teknologia berriak ezagutzeari eta menperatzeari ahalmen berriak gehituko dizkioten liderrak, bai eta jarrera berritzaile eta ekintzailea, merkatu eta kudeaketako ezagutzak edo diziplina askoko lanetarako eta lan partikularretarako trebetasunak edukitzea ere. Horrez gain, beharrezkoak dira, halaber, prestakuntza plan berriak eta gorakar doazen teknologien alde egitea.