Pazientearen segurtasuna Peiró doktoreak Ingeniaritza Biomedikoko ikasleei eman zien hitzaldiaren gaia izan zen

Atzealdea

Pazientearen segurtasuna Peiró doktoreak Ingeniaritza Biomedikoko ikasleei eman zien hitzaldiaren gaia izan zen

Hitzaldiak

Pazientearen segurtasuna Peiró doktoreak Ingeniaritza Biomedikoko ikasleei eman zien hitzaldiaren gaia izan zen

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ingeniaritza Biomedikoko graduko eta masterreko ikasleei eskaini zien hitzaldia

2017·10·31

$titulo.getData()


Enrique Peiró Doktoreak, Osakidetzako herri-osasun programetako arduradunak, pasa den asteazkenean, urriaren 25ean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ingeniaritza Biomedikoko graduko eta masterreko ikasleei pazientearen segurtasunari buruzko hitzaldia eskaini zien.

Bere hitzaldiaren lehen zatian zehar, Peiró doktoreak ikasleak pazientearen segurtasunari buruzko oinarrizko kontzeptuetan murgildu zituen, arreta berezia jarriz paziente aktiboetan eta hiritarren paperak pazientearen segurtasunean duen eraginean jarriz. 

Bere hitzaldiaren bigarren atalean, Peiró doktoreak gaur egun Osakidetzak pazientearen segurtasunaren eremuan lantzen dituen 13 lan ildoak azaldu zituen, arreta berezia jarriz teknologiak eta ingeniari biomedikoaren profilak balizko segurtasun-hutsuneak gutxitzen lagun dezaten, osasun-arretari atxikitutako arriskuak txikiagotuz, esaterako, "kirurgia segurua" izendatutako ekintza-lerroa, zein aldi berean, “Kirurgia seguruak bizitzak salbatzen ditu” munduko erronkan kokatzen dena, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Pazientearen Segurtasunerako Munduko aliantzan. Gaur egun saiatzen dira, prozedura kirurgikoetako hainbat unetan, akatsik egon ez dadin, egiaztatze kirurgikoko zerrenda bat aplikatzen, atal hau izanik teknologiak balioa eman diezaiokeena eta akatsak txikiagotzen lagun dezakeena.

Peiró doktorearen hitzaldia, Goi Eskola Politeknikoko Arrasateko campusean antolatu zena, Ingeniaritza Biomedikoko graduko eta masterreko ikasleentzako hainbat profesionalek eta sektoreko adituek aldizka eskaintzen dituzten eskola magistralen barruan kokatzen da.