Tumaker enpresak hitzaldi bat eskaini zion Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleei

Atzealdea

Tumaker enpresak hitzaldi bat eskaini zion Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleei

HITZALDIA

Tumaker enpresak hitzaldi bat eskaini zion Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleei

Aitziber Eizagirre, enpresako arduradun komertzialak, merkatuaren joerari buruz hitz egin zuen Fabrikazio Gehigarriko masterreko ikasleekin.

2019·04·11

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoak Tumaker enpresaren bisita jaso zuen, Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleei zuzendutako ziklo profesionalen baitan. Tumaker Oiartzunen kokaturik dagoen start-up berritzaile bat da, bereziki 3D inprimatzaileen sektorera bideratua. Enpresaren arduradun komertzial moduan, Aitziber Eizagirre izan zen hitzaldia ematearen ardura izan zuen ordezkaria. 

Unibertsitatera egindako bisitan, Eizagirre 3D inprimatzaileen sektoreak jasaten ari den eboluzioaren inguruan aritu zen Masterreko ikasleekin. Adibidetzat jo daiteke berriki stratasys patentearen liberazioak eta opensource modeloen garapenak negozio forma berrietan izan duen bilakaera, Guazen edo Tumaker bera bezalako enpresak sortuaz. Zentzu honetan, Tumakerrek biomedikuntza, garraioa edo ehuna bezalako sektoreetako agente ezberdinekin harreman profesionalak garatzea lortu izan du, mantenu kostuak ezabatzen dituzten %100 fidagarriak diren inprimatzaileetan duen espezializazioari esker.

Ikasleari zuzendutako hitzaldia

Aitziber Eizagirrek emandako hitzaldia Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleek duten interesari eta ikaslea 4.0 Industriaren oinarri zientifiko-teknologikoan ahalduntzeko helburuari erantzuten dio. Materialen zientziatik hasita diseinu eta fabrikazio optimizazioraino aurkitzen diren esparruak lantzeaz gain, fabrikazio paradigma berrira egokitzen diren negozio ereduen inguruan hitz egin zen bertan. Gauzak horrela, makinen arkitektura eta inprimatzeko prestazio altuak dituzten materialen inguruko hausnarketa bat eginez, Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleek sektore hau ikuspuntu profesional batetik ezagutzeko aukera izan zuten.