Logistika Integraleko eta Erosketetako Master Executiveren 1.edizioa azken txanpara heldu da

Atzealdea

Logistika Integraleko eta Erosketetako Master Executiveren 1.edizioa azken txanpara heldu da

PROFESIONALENTZAKO PRESTAKUNTZA

Logistika Integraleko eta Erosketetako Master Executiveren 1.edizioa azken txanpara heldu da

Master amaierako proiektuen defentsa izan da programaren azken mugarria, eta bertan ikastaroan eskuratutako ezagutzak erakutsi behar izan dituzte.

2018·12·20

$titulo.getData()


Pasa den ostiralean, abenduak 14, Master amaierako proiektuen defentsa egin zuten Logistika Integraleko eta Erosketetako Master Executiveren 1. edizioa –Supply Chain Management– bukatu duten ikasleek. Ikastaroa Mondragon Unibertsitatea-k antolatu du ICIL Fundazioa-rekin AERCE-rekin eta Bilboko Merkataritza Ganbera-rekin batera.

Programa garatzeko, IRAKASKUNTZA AKTIBOA hartu da irizpide orokortzat, zeina funtsean prozesu parte hartzaile bat da, ikasketen eta tekniken jarraipen eta kontrolarekin, parte hartzaileek programari ahalik eta etekinik handiena aterako diotela ziurtatzeko.

Ikasturtean zehar ikasleek hiru proiektu garatu behar izan dituzte taldean. Ekipo bakoitzeko kideek enpresa bat aukeratu behar zuten (hobe partaideetako baten enpresa bat bada) eta proiektu bat garatu, ikastaroan ikasi dituzten metodoak, teknikak eta erremintak erabiliz. Proiektu horietako bakoitzean identifikatutako hobekuntza proposamenak aurkeztu eta defendatu behar izan zituzten beren ikaskideen aurrean. 

2019ko martxoaren 15ean hasiko da masterraren 3. edizioa. Bilboko Merkataritza Ganberan egingo da, ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan, eta 1.500 orduko iraupena edukiko du.

Informazio gehiago