Teknologia eta material berriak ikertzeko, Osagaien Gela inauguratu du MGEPek

Atzealdea

Teknologia eta material berriak ikertzeko, Osagaien Gela inauguratu du MGEPek

UNIVERTSITATEA-ENPRESA

Teknologia eta material berriak ikertzeko, Osagaien Gela inauguratu du MGEPek

Bertan teknologia eta material berriak ikertuko dituzte.

2018·06·05

$titulo.getData()


Unibertsitatearen eta enpresen arteko harremana sendotzeko eta indartzeko asmoz inauguratu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Osagaien Gela. Bertan teknologia eta material berriak ikertuko dituzte.

MGEPak inauguratu berri duen Osagaien Gela horretan lortutako emaitzak Mondragon Taldeko Osagaien Dibisioak lantzen dituen alorretan ezarriko dira, hauetan zehazki: linea zuriko etxetresna elektrikoetarako osagaietan, etxeko konfortean, etxetresna elektrikoetan, telekomunikazioetan eta automozioan. Izan ere, Mondragon Taldeko Osagaien Dibisioak dituen garapen eta berrikuntza premiei erantzutea da ikerketaren helburua, eta milioi bat euroko aurrekontua izango du gelak.

Garaia Berrikuntza Gunean dago, dena den, horren hirugarren zabalkundea egin da orain, aurrez beste kokapen batzuk izan ostean. Duela 15 urte sortu baitzen eta dagoeneko 100 ingeniari berri igaro dira bertatik. Hiru aktibitate garatzen dituzte bertan, Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxaren esanetan: "Alde batetik, gradu eta master ikasleak dual formatuan formatzen dira; doktoratuek eta MGEPko ikertzaileek, enpresetako ikertzaileekin ikerketa proiektuak garatzen dituzte; eta hortik jasotzen diren emaitzak Osagai Dibisioko kooperatibei transferitzen diete".

 
Javier Aranceta explica a las representantes institucionales los proyectos que se desarrollan en el Aula de Componentes
 

Gelan egiten den lana oso garrantzitsua dela azpimarratu du gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen diputatu Ainhoa Aizpuruk: "Gela honek esan nahi duena da unibertsitatea eta enpresa are eta gertuago daudela, eta hori oso berri ona da guretzat eta guztiontzat, funtsezkoa delako azken finean unibertsitatearen eta enpresen arteko harremana geroz eta lotuagoa, estuagoa izatea".

Aurkezpenean adierazi dute hain justu ere, Osagaien Gela aitzindaria izan zela horretan, unibertsitatearen eta enpresen arteko harremanak lotzen, eta horretan jarraitzea dute helburu.