Nazioarteko erronka estrategikoei aurre egiteko ideiak dituzu? Parte hartu ideatoian!

Atzealdea

Nazioarteko erronka estrategikoei aurre egiteko ideiak dituzu? Parte hartu ideatoian!

JARDUNALDIA

Nazioarteko erronka estrategikoei aurre egiteko ideiak dituzu? Parte hartu ideatoian!

Osasuna, eraldaketa digitala eta klima aldaketa izango dira ikasleek landu beharko dituzten gizarte erronkak. MONDRAGON CITY CHALLENGE nazioarteko lehiaketa baten barnean kokatuko da jardunaldia eta ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko helburua du.

2021·02·17

$titulo.getData()


MONDRAGON CITY CHALLENGE ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko helburuaz sortu den nazioarteko lehiaketa bat da eta horretarako, gaur egungo gazteei proposatzen die gizartearen erronka estrategikoen inguruan soluzio edo ideiak lantzea. Lehenengo fasean IDEATOIA deituriko jardunaldia antolatuko da eta lau orduko ideazio sprint honetan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko gradu, master eta lanbide heziketako ikasleek hartuko dute parte.

Online jardunaldi hau otsailak 25 goizean izango da eta ikasleak modu sinkronoan konektatuko dira Arrasate eta Orona Ideoko campusetatik. Lehiaketak kategoria desberdinak izango ditu, hala nola, erronka teknologiko-digitala, erronka sanitario-soziala eta erronka energetiko-klimatikoak eta sariak ere egongo dira irabazleentzat.

  • 100€ko 6 sari: campus bakoitzean erronka bakoitzeko ideiarik onenarentzat.
  • 100€ko 3 sari: master, gradu eta lanbide heziketako kategorietan ideiarik onenei.
  • 300€ko sari bat: ideia irabazle nagusiari

IZENA EMAN IDEATOIAN

 

4 pertsonako taldeak izatea gomendatzen da, baino talde handi edo txikiagoa baduzue ere animatu parte hartzera. Litekeena da ikasturtean zehar horrelako beste IDEATOI saio bat antolatzea, beraz egon adi!

Ekintzailetza indarrez sustatzen

Azken hilabeteetan Mondragon Goi Eskola Politeknikoak sendotu egin du ekintzailetza sustatzeko duen konpromezua. Lan taldea sendotu da eta ekintza gehiago antolatu dira ikasleak ekintzailetza ekosistema bat hurbilagotik ezagutu dezatenaren helburuarekin. Zuk ere ideiaren bat baduzu eta laguntza edo aholkua behar baduzu, jar zaitez lan taldearekin harremanetan.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza taldearekin harremanetan jartzeko: ekintzailetza.mgep@mondragon.edu