Operazioen Kudeaketan adituak diren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko bi kide irakasle izan ziren Sevillako Unibertsitateak antolatutako mintegi batean eta euren esperientziak partekatu zituzten

Atzealdea

Operazioen Kudeaketan adituak diren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko bi kide irakasle izan ziren Sevillako Unibertsitateak antolatutako mintegi batean eta euren esperientziak partekatu zituzten

MINTEGIA

Operazioen Kudeaketan adituak diren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko bi kide irakasle izan ziren Sevillako Unibertsitateak antolatutako mintegi batean eta euren esperientziak partekatu zituzten

Ingeniaritzako Operazioen Kudeaketan izandako Irakaskuntza Esperientzien II. edizioa egin da, Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak antolatuta, eta ekoizpen prozesuekin, eragiketen zuzendaritzarako tresnekin, metodo kuantitatiboekin edo horiekin lotura duten teknologiekin zerikusia duten ikasgaiak ematen dituzten hainbat Ingeniaritza Eskolatako irakasle batzuek parte hartu dute bertan.

2019·02·08

$titulo.getData()


Parte hartzaileak 22 izan ziren eta guztiek ere saioak ematen dituzte unibertsitateko Gradu eta Masterretan. Esperientziak partekatzea  eta euren saioetan erabiltzen dituzten edukiei buruz eta aplikatutako metodologiei buruz eztabaidatzea zuten helburu. Workshopak, txostenak eta eztabaida saioak erabilita, parte hartzaileek sinergiak identifikatu ahal izan zituzten eta, horrela, etorkizunean, hezkuntza proiektuetan lankidetzan aritu ahal izango dira.  

Alaitz Kortabarria eta Argider Isasti izan ziren mintegira joan ziren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Operazio Logistiko Produktiboen Kudeaketa arloko ordezkariak.  Saioetan eta tailerretan parte hartu ondoren, Mondragon Unibertsitateko Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Graduko 3. ikasturteko ikasleek egindako proiektua aurkezteko aukera izan zuten: Lehiarako abantaila gehitzeko logistikako faktore gakoak identifikatzeko, salmenten eta banaketaren sektorean espezializatutako enpresa industrial baten hornidura katearen analisia. 
Graduaren hirugarren ikasturtearen lehen sei hilabetekoan, ikasleek hainbat ikasgai landu zituzten, hala nola Proiektuen Kudeaketa, Logistika II, Finantzak eta Nazioarteko Merkataritza edo Antolamendu Industrialeko Metodo Kuantitaboak II. Mondragon Unibertsitatean aplikatzen den ikasteko metodologia PBL (Project Based Learning) izenekoa da; beraz, ikasleek ondorengo gaiak landu behar izan zituzten:   
 

  • Hornidura kateko elementu gakoen analisia eta horien irudikapena. 
  • Hornitzaile potentzialak dituzten herrialdeen identifikazioa eta hornidura emateko lege betebeharren definizioa. 
  • Biltegi logistikoetarainoko garraio era optimoaren definizioa. 
  • Era eraginkorrean biltegiratzea eta dendetako eskariak jaso eta prestatzea ahalbidetuko duen soluzio logistikoaren proposamena eta simulazioa (gertaera diskretuen simulazioa).