Mondragon Unibertsitatea, Ingeteam eta Gurutzetako Ospitalea elkarrekin ari dira Euskadi markako argasgailua bat garatzen eta diseinatzen

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea, Ingeteam eta Gurutzetako Ospitalea elkarrekin ari dira Euskadi markako argasgailua bat garatzen eta diseinatzen

LANKIDETZA

Mondragon Unibertsitatea, Ingeteam eta Gurutzetako Ospitalea elkarrekin ari dira Euskadi markako argasgailua bat garatzen eta diseinatzen

Lantaldeak aurreikusita dauka uda aurretik lehen prototipo bat eraikitzea, irailean esperimentu klinikoak egiten hasi ahal izateko.

2020·05·25

$titulo.getData()


Ingeteam, Gurutzetako Ospitalea eta Mondragon Unibertsitatea martxo bukaeran hasi ziren planteatzen nola egin ahal zuten elkarrekin lanean Euskadi markako arnasgailu bat garatu, diseinatu eta eraikitzea bilatzen duen proiektu batean. Ingeteamek, energia elektrikoaren bihurketan espezializatutako euskal talde teknologikoak; Mondragon Unibertsitateak, euskal industri ehunarekin harreman estua duen unibertsitateak; eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, Euskadiko osasun ikerketaren eremuan erreferentziako agenteak, hamabi bat laguneko lantalde bat eratu dute, gailu mediko horien teknologia hemen bertan garatzeko premia asetzeko. Bereziki, arnasgailuen diseinuan eta garapenean lanean ari dira, izan ere, Covid-19aren egoeraren aurrean gailu horiek ezinbesteko bihurtu dira ospitaleetako ZIUetan, eta agerian geratu da horrelako osasun ekipamenduen hornidurarako nazioarteko merkatuekin dugun mendekotasuna.

Ingeteameko ingeniari talde bat zati elektrikoa, elektronikoa eta programazioko SWarena lantzen ari da, eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak, berriz, fluidoen mekanikarekin zerikusia duten zatietan zentratuta daude. Hirugarren agenteak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, ikuspegi medikoa jartzen du, eta ekipoaren aplikazioaren gainekoa, arnasgailu berriak homologatua eta merkaturatua izateko bete behar dituen arau eta erregelamenduekin batera. Planifikazioaren arabera, lantaldeak lehen prototipo bat edukiko du uztailerako, eta irailetik aurrera saiakuntza klinikoak egiten hasi ahal izango lirateke, seguruenik animalietan.

Ingeteam ekimenaren sustatzailea izan zen, eta beste bi agenteekin harremanetan jarri zen proiektuan elkarlanean aritzeko. Halere, beste erakunde batzuek proiektuan lagundu edo fabrikazioa eta merkaturatzea erraztu nahiko balute, irekita daude haiekin batera aritzeko. Lantaldeak dioenez, oso motibatuta daude eta datozen hiletan aurrerapen garrantzitsuagoak ikusten hasiko dira.