Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleak Bartzelonan egon dira, "Learning Journey" batean

Atzealdea

Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleak Bartzelonan egon dira, "Learning Journey" batean

LEARNING JOURNEY

Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleak Bartzelonan egon dira, "Learning Journey" batean

Hiru egun iraun dituen bisitaldi honetan, adituen eskutik datu biomedikoen analisirako teknikak eta irudigintza bidezko osasun-asistentzia sistemak ezagutu dituzte Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterreko ikasleek.

2018·04·25

$titulo.getData()


Teknologia Biomedikoetan Unibertsitate Masterreko "Learning Journey"-etan ikasketa egonaldiak egiten dira ospitale, unibertsitate eta enpresetan. Ikasturtean egiten duten bigarren "Learning Journey" honetan UVic (Universidad de Vic), Centre de Visió per Computador eta Vall D'Hebron ospitalea bisitatzeko aukera izan dute, bertako adituen eskutik, datu biomedikoen analisirako teknikak eta irudigintza bidezko osasun-asistentzia sistemak aurrez aurre ezagutzeko.

UVic-eko adituek bi formakuntza saio eskaini zizkieten masterreko ikasleei; bata "Microarrays de expresión génica" gaiaren ingurukoa eta bestea "Statistical Methods for Microbiome Studies"-i buruzkoa. Bi kasuetan datu biologikoen analisirako erabiltzen diren teknikak erakutsi zizkieten, geneak eta bakteriak aztertuz, hurrenez hurren.

Centre de Visió per Computador-ean irudigintza eta inteligentzia artifiziala medikuntzaren munduan nola aplikatu daitezken ikasi dute. Besteak beste, bronkoskopian erabiltzeko nabigazio sistema automatizatu bat ikusteko eta probatzeko aukera izan zuten, hala nola irudigintza teknika aurreratuak erabiliz eraikitako bihotz-zuntzen bistaratzaile bat.

Azkenik, Vall D'Hebron ospitalera egin zuten bisita. Bertan, ingeniari biomedikoen papera ospitale baten zein den ikusi zuten. Bisitaldian neurokirurgialarien eskutik neurokirurgian erabiltzen den nabigazio sistema aurreratu bat ezagutzeko aukera izan zuten, Da Vinci Xi kirurgia-robota. Guzti honetaz gain, ospitaleko bloke kirurgiko berria eta lagin biologikoen prozesaketarako laborategi automatizatua bisitatzeko aukera ere izan zuten.