Bilboko campuseko ingeniaritza mekatronikoko graduko ikasleek makina bat garatu dute Somorrostro zentroko laborategietan malgukiak fabrikatzeko

Atzealdea

Bilboko campuseko ingeniaritza mekatronikoko graduko ikasleek makina bat garatu dute Somorrostro zentroko laborategietan malgukiak fabrikatzeko

KOLABORAZIOA

Bilboko campuseko ingeniaritza mekatronikoko graduko ikasleek makina bat garatu dute Somorrostro zentroko laborategietan malgukiak fabrikatzeko

2019ko ekainean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Somorrostro Zentroak akordio bat sinatu zuten Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua elkarlanean emateko Bizkaian. Akordio horri esker, graduko 4 urteetan, ikasleek bi erakundeen instalazioak erabili ahal izango dituzte.

2023·05·26

$titulo.getData()


Malgukiak fabrikatzeko makina bat diseinatzea, fabrikatzea eta abian jartzea da, berez, Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen As Fabrik campusean Ingeniaritza Mekatronikoko Graduko 2. maila egiten ari diren ikasleak garatzen ari diren proiektuaren funtsa. Urte oso bateko proiektua da, eta bi fasetan banatu da:

  • Lehen seihilekoa: zati mekanikoak eta elektrikoak diseinatzea
  • Bigarren seihilekoa: fabrikatzea eta abian jartzea

Proiektu konplexua da, barruan hainbat eginkizun ditu-eta, hauek, besteak beste: piezen diseinua eta fabrikazioa, soldadura, elementu komertzialen hautaketa, koadro elektrikoaren diseinua, kontrola, automatekin integratzea, CE markaketaren analisia eta segurtasuna. Proiektuaren zati teknikoa garatzeko Mondragon Unibertsitateko ikasleek Somorrostro Zentroko instalazioak erabili dituzte.

Mondragon Unibertsitatean ematen diren ingeniaritza ikasketak diziplina anitzeko proiektuetan oinarritutako metodologia oso praktiko eta berritzaileari jarraituz ematen dira. Proiektu konplexuak dira, non ikasleek hainbat ikasgaitan eskuratutako ezagutzak praktikan jarri behar dituzten. Horretarako, beraz, beharrezkoa da ekipamendu teknologikoa duten tailerrak eta laborategiak izatea.

Enplegagarritasun tasa handia.

2020/21 ikasturtean hasi zen Bizkaian Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua emateko Mondragon Unibertsitateak eta Somorrostro Zentroak hitzartutako elkarlana. Gradu hori pentsatuta dago batxilergotik zuzenean sartzen diren ikasleek zein Lanbide Hezkuntzatik sartzen direnek ingeniaritzako ikasketa horiek unibertsitate mailan egiten jarraitu ahal dezaten, modu praktikoan eta berritzailean, enplegagarritasun maila handiko ingeniaritza baita.

Maiatzaren erdialdean U-Rankingek argitaratutako txostenaren arabera (BBVAk eta Iviek egin dute txostena), Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzek enplegagarritasun tasarik handiena dute Euskadin, eta enplegagarritasun tasarik handiena dutenen artean 5.a da Estatuan.