Arizmendi Ikastolako Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak Erdi mailako zikloko ikasleek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bisitatu dute

Atzealdea

Arizmendi Ikastolako Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak Erdi mailako zikloko ikasleek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bisitatu dute

ELKARLANA

Arizmendi Ikastolako Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak Erdi mailako zikloko ikasleek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bisitatu dute

Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendik elkarlanean jardute dute zenbait hezkuntza jarduera eta ekimenetan. Oraingo honetan Informatikako Heziketa Zikloaren inguruan indarrak batu ditu.

2019·02·06

$titulo.getData()


Bisitaren helburu nagusia Arizmendi Ikastolako ikasleei euren karrera profesionala diseinatzen laguntzea izan da. Gaur egun, Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak Erdi Mailako Heziketa Zikloa egiten ari dira, baina, laster lanean hasi edo ikasten jarraitu erabaki beharko dute. Horregatik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eskaintzen duen Sareko Informatika Sistemen Administrazioa Goi Mailako Heziketa Zikloa ezagutzea lagungarria izan daiteke. 

Parte hartzaileek Arrasateko Goi Eskola Politeknikoaren instalazioak (datuak prozesatzeko zentroa, CPDa, hardware laborategia) eta eskaintzen dituen erraztasunak ezagutu ahal izan dituzte eta bide batez, ikasle eta irakasleekin esperientziak eta bitxikeriak partekatu dituzte. Gainera, ikasleek euren prestakuntza profesionalerako erabilgarria den hardwareari buruzko tailer praktiko batean parte hartu dute, eta ikasleek egin dituzten ikasturte amaierako lanak ezagutu ahal izan dituzte. 

Ekimen hau lehenengoz 2017/18 ikasturtean egin zen, eta bigarren edizio honen balorazioa egin eta gero, bi erakundeek etorkizunean errepikatzeko asmoa dutela adierazi dute.