Lanean edo langabezian zaude eta heziketa ziklo batekin zure prestakuntza eguneratu behar duzu?

Atzealdea

Lanean edo langabezian zaude eta heziketa ziklo batekin zure prestakuntza eguneratu behar duzu?

HEZIKETA ZIKLOA

Lanean edo langabezian zaude eta heziketa ziklo batekin zure prestakuntza eguneratu behar duzu?

Maiatzaren 27an bilera informatibo bat antolatuko da Industria Mekatronikako Goi Mailako Prestakuntza Zikloa aurkezteko, Eskaintza Partzialeko modalitatean. Doako prestakuntza programa bat da, zeinarekin edozeinek bere prestakuntza eguneratu ahal izango duen, baita lanean daudenek ere, beren jarduera profesional prestakuntza ziklo bateko ikasketekin uztartu ahal izango dute-eta.

2021·05·24

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, Industria Mekatronikako Goi Mailako Prestakuntza Zikloa egiteko aukera duzu, egun duzun lanpostuan lanean jarraitzen duzun bitartean. Eskaintza Partzialaren modalitatea langileen beharretara egokituta dago, langileek beren jarduera profesionala prestakuntza ziklo baten ikasketekin uztartu ahal izan dezaten. Langabezian egon eta Industriako Mekatronikaren eremuan trebatu nahi duten pertsonentzat ere dago zabalik izena emateko epea.

Maiatzaren 27an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bilera informatibo bat eskainiko die prestakuntza programa honetan interesa duten pertsona guztiei. Bilera horretan, interesdunek izan ditzaketen galdera guztiei erantzungo zaie. Bilera presentziala eta online egingo da, pertsona guztien egoeretara egokitu ahal izateko.

Industria Mekatronikako Eskaintza Partziala doako programa bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta MONDRAGON Korporazioaren laguntza du. Azken urteotan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, bi erakunde horiekin elkarlanean, hainbat pertsonari eman die prestakuntza, eta prestakuntza horri esker pertsona horiek lanpostu berriak lortu ahal izan dituzte enpresan bertan edo lanbidez aldatzeko funtsezkoa den titulazio bat lortu dute.

Informazio jardunaldia

Eskaintza Partzialaren ezaugarri orokorrak

  • Kurtsoaren iraupena: 3 eskola urte + praktiketako urte 1 (lan esperientziarekin praktikak baliozkotu daitezke).
  • Eskola aldia: 2021eko iraila - 2024ko ekaina.
  • Eskola ordutegia: astelehenetik ostegunera, 16:30etik 20:30era.
  • Prestakuntza programa: mekanika, elektro-automatikoa eta sistemen integrazioa
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrerako baldintzak:
    • LOEko eta LOGSEko Batxilergoa edo IEEko II. maila edo UBI, indarreko legeriak ezarritako modalitate edota aukeretan.
    • Teknikari titulazioa (LOE edo LOGSEko erdi mailako prestakuntza zikloa).
    • Teknikari espezialista, goi mailako teknikaria edo LH2ko baliokideak.
  • Prezioa: DOAN

Laguntzaileak: