"Automobilgintzarako multimaterial aurreratuak” izeneko 2. Topaketa

Atzealdea

"Automobilgintzarako multimaterial aurreratuak” izeneko 2. Topaketa

JARDUNALDIA

"Automobilgintzarako multimaterial aurreratuak” izeneko 2. Topaketa

Jardunaldian hainbat enpresa eta erakundetako adituak elkartu ziren, eta automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetarako piezen diseinuan eta fabrikazioan multimaterialen erabilerak dituen joeren gaineko ikuspegi ugari eman zuten.

2018·10·04

$titulo.getData()


Pasa den asteartean, urriak 2, ‘Advanced Multimaterial Structures In The Automotive Industry 2018’ izeneko bigarren topaketa egin zen AICek Zornotzan dituen instalazioetan, Mondragon Unibertsitateak, AIC-Automotive Intelligence Centerrek eta Tecnaliak antolatuta. Arloko 100 profesional baino gehiago elkartu ziren ekitaldian.

Euskadiko automobilgintzaren industria, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen laguntzarekin, inbertsio handiak egiten ari da ibilgailu garbiagoak fabrikatzeko, hau da, auto arinagoak fabrikatzeko baina segurtasuna arriskuan jarri gabe. Autoen fabrikatzaileak erronkari erantzuten ari dira estrategia multimaterial baten bitartez, osagai egokian material egokia erabiliz.

Jardunaldiak estrategia horri errepasoa emateko balio zuen, hainbat kontzeptutan zentratuta. Esaterako, merkatua, osagaien arintzea, altzairu berriak, aluminio aleazioak eta konpositeak egitura piezetarako, eta loturako teknologiak izan ziren gai nagusiak. Horretarako, hainbat enpresaren eta erakunderen expertisea daukagu, hala nola EUCAR, Scope, A2Mac1, Arcelor, Edertek, Fagor Arrasate, Astar, Gestamp, Krausmaffei, Atlas Copco, DoW Automotive Systems, Tecnalia eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarena. Enpresa eta erakunde horiek automobilgintzaren sektorerako estrategia multimaterialaran gainean duten ikuspegia eta esperientzia eskaini zuten. 

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak "The role of friction and surface texturing on stamping processes. Experimental tests and numerical simulation" izeneko hitzaldia eman zuen, Materialak Konformatzeko Prozesu Aurreratuen ikerketa taldeko koordinatzaile Lander Galdos doktorearen eskutik.

Dudarik gabe, fabrikazioan materialak konbinatzea izan zen ekitaldi horretarako funtsezko apustua. Oraingoz, materialik arinenak erabiltzeak autoen prezioa nabarmen igotzea dakar, eta horrek eskala handiko ekoizpenean erabiltzea eragozten du. Hori dela eta, konbinazioaren alde egitea da egungo joera. Hurrengo fasean materialak hobeto konbinatuko beharko dira, materialen “soluzio hibridoekin”, esaterako altzairuz eta karbono zuntzez osatutako soluzioekin, unitate arinagoak fabrikatzeko.

Jardunaldian Jaguar F-Pace eta Audi Q5 autoen piezak jarri ziren ikusgai, jada merkatuan aplikatzen ari diren soluzioak ezagutu ahal izateko.