Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleak ikasturteko bigarren Learning Journeya egin dute Bartzelonara

Atzealdea

Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleak ikasturteko bigarren Learning Journeya egin dute Bartzelonara

LEARNING JOURNEY

Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleak ikasturteko bigarren Learning Journeya egin dute Bartzelonara

UVic-UCC, Leitat, CVC eta Vall D'Hebron ospitalera egindako bisitan sektoreko azken berrikuntzak ezagutu ahal izan dituzte.

2019·05·21

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Teknologia Biomedikoen Masterrean ari diren ikasleak Bartzelonan izan ziren joan den maiatzaren 13tik 15era. Biomedikuntzaren sektoreko azken berrikuntzak ezagutzeko asmoz, UVic-UCC (Universitat de Vic - Universitat Central de Cayalunya), Leitat Zentru Teknologikoa, Computer Vision Center (CVC) Ikerketa Zentroa eta Vall D’Hebron ospitalean egin dute egonaldia. Bidaia hau sei hilabete bakoitzean Master honetatik antolatzen diren "Learning Journey" programaren barruan dago kokatuta, ikasturte honetan bertan, otsailean, Madrilera beste bat egin zutelarik.

Jakintza osatze aldera, Universitat de Vic-en Mikrobiomaren inguruan datuen analisiko kurtso bat egin zuten eta Leitat zentro teknologikoan Europako lehen 3D inpresioko inkubadora ikusi ahal izan zuten. Computer Vision Center-a (CVC)  ere gertutik ezagutu zuten non Deep Learning-eko ikastaro bat jaso zuten eta bisio artifizialeko teknologia desberdinak ere ikusi eta probatu ahal izan zituzten. Azkenik, Vall D’Hebron Ospitalean laborategi automatizatua eta bloke kirurgikoa bisitatu ahal izan zituzten, besteak beste. 

 

512x262

512x262