Eduardo Miguel Garcia De Cortazarren tesi defentsa

Atzealdea

Eduardo Miguel Garcia De Cortazarren tesi defentsa

TESIA

Eduardo Miguel Garcia De Cortazarren tesi defentsa

Tesiaren izenburua:“Electrochemical Model-Based Advanced Battery Control Systems”. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE eta DOCTOR INTERNACIONAL mentzioak lortu ditu.

2020·01·14

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: “Electrochemical Model-Based Advanced Battery Control Systems”.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA.
  • Tesi zuzendariak: Unai Iraola Iriondo, Emilie Bekaert.
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Gregory Loren Plett (University of Colorado Colorado Springs)
    • Mahaikidea: Michael Scott Trimboli (University of Colorado Colorado Springs)
    • Mahaikidea: Mikel Oyarbide Urquizu (IK4-CIDETEC)
    • Mahaikidea: Egoitz Martínez Laserna (IKERLAN, S. COOP.)
    • Idazkaria: Iosu Aizpuru Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Gaur egun agertoki energetikoa aldatzen ari da, mix energetikoa hobetzen eta energia sortzeko zein kontsumitzeko metodo garbiagoak nahiz iraunkorragoak erabiltzen ari dira. Testuinguru horretan, energia berriztagarriak funtsezkoak dira ingurumenarekiko errespetu handiagoa izateko. Aipatu energia iturri berriztagarrien aldizkako izaerak energia biltegiratzeko sistemen erabilera bultzatzen duela. Gainera, energia-kontsumo eraginkorragoa bermatzen dute, energia sorgailuak ez duelako zertan eskaria berehala elikatu behar. 

Li-ion bateriak merkatuan teknologiarik itxaropentsuenetarikoak dira, baina Wh bakoitzaren prezioa eta gailu horien zaharkitzea funtsezkoak dira haien integraziorako. Baterien zaharkitzea kontrolatzeko edota arintzeko metodo desberdinak daude. Hala ere, kontrol sistema aurreratuak hobekuntza gehiago eskaini eta baterien erabilera hobea ahalbidetuko dute. 

Tesi honen hipotesi nagusia da fisikan oinarritutako modeloz osaturiko egoera kontrol sistema txertatuekin baterien zaharkitzea kontrola daitekeela, funtzionamendu eremu seguru dinamikoaren kontzeptua ahalbidetuz eta metaketa sistemen kudeaketa optimizatuagoei eta aurreratuagoei ateak irekiz.