Teknologia Biomedikoko Masterreko bi ikaslek beren lanak azaldu zituzten CASEIB kongresuan

Atzealdea

Teknologia Biomedikoko Masterreko bi ikaslek beren lanak azaldu zituzten CASEIB kongresuan

KONGRESUA

Teknologia Biomedikoko Masterreko bi ikaslek beren lanak azaldu zituzten CASEIB kongresuan

Irene Varelak eta Erik Isusquizak graduko amaierako eta lehen urteko PBLko lanak aurkeztu zituzten, hurrenez hurren.

2018·12·21

$titulo.getData()


Irene Varela Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasle ohia da eta egun Teknologia Biomedikoetako Masterreko lehen ikasturtea egiten ari da. Londresen, Middlesex Universityn, egindako Gradu Amaierako Lana (GAL) aurkeztu du, zeinak “Understanding human response to tactile stimuli: A machine learning approach” izena baitu.

Bigarren proiektuari dagokionez, “Aging effects on resting state networks after an emotional memory task” izena dauka eta Erik Isusquizak, Masterreko bigarren urteko ikasleak, aurkeztu du lan hori. Garazi Artolarekin eta Ane Errarterekin batera egindako lehen urteko PBLaren emaitzak erakutsi zituen lanean.

Ingeniaritza Biomedikoko I+G+b alorra sustatzeko eta alor horretako ezagutza eta esperientzia zientifiko-teknikoak trukatzeko Espainia mailan dagoen erreferrentziako foroa da CASEIB2018 kongresua. Azaroaren 21etik 23ra bitartean egin zen kongresua, Ciudad Realen, Gaztela-Mantxako Unibertsitatearen Luis Arroyo paraninfoan.