Myriam Sotoren tesi defentsa

Atzealdea

Myriam Sotoren tesi defentsa

Tesia

Myriam Sotoren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Aplicabilidad de análisis estadísticos de diseño observacional basados en indicadores de proceso y el análisis de impacto presupuestario para la evaluación de intervenciones integradas en salud. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2018·03·27

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Aplicabilidad de análisis estadísticos de diseño observacional basados en indicadores de proceso y el análisis de impacto presupuestario para la evaluación de intervenciones integradas en salud.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Juan Ignacio Igartua Lopez, Javier Mar Medina
  • Epaimahaia:

Laburpena

Kronikotasunak suposatu duen erronkari aurre egiteko arreta integratua eskaintzea adostu da, zeinak, efizienteagoa izateaz gain, efektibitatea eta zaintzaren kalitatea bermatzen duen. Halere, orain arte egindako ebaluaketek programa hauen izaera sistemikoa eta inguruarekin duten erlazioa kontutan hartzen ez dituztenez, hauen eraginkortasuna ez da baietsi. Hau kontutan izanik, tesi honen helburua interbentzio integratuen ebaluaketan prozesu-adierazletan oinarritutako behaketa diseinua duten analisi estatistikoen eta aurrekontu-eragin analisiaren (PrAIP ebaluaketa metodoaren) aplikagarritasuna aztertzea izan da. 

Ikerketa-helburu honi erantzuteko, arreta integratuko hiru programen ebaluazio kasuetan oinarritutako ikerketa-metodologia garatu da. Hauek, lehen mailako arreta ahalduntzearen bitartez ospitaleko arreta murriztea dute helburu. Programen ebaluaketaz gain, erabilitako metodologiak behaketa, focus group eta dokumentazio tekniketan oinarritutako datu bilketa eskatu du. 

Kasu ikerketak, aurrekontu-eragin analisiak eta prozesu-adierazleek arreta integratuko programen inplementazioa, eraginkortasuna eta jasangarritasuna ebaluatzeko aplikagarriak direla erakutsi zuen. PrAIPen erabilgarritasuna tratamendu terapeutiko goiztiarren bidez konplikazioak saihestea eta osasun-ibilbideak sinplifikatzea helburu duten interbentzioetarako izan zen baietsia. Honetaz gain, PrAIP metodoak ikuspegi holistiko bat eskaintzen du erabakiak hartzeko orduan. Azkenik, bere izaera sistemikoak eta inguruarekin duen erlazioak, arreta integratuko interbentzioak ezagutza prozesu bat bezala ulertzera behartzen duenez, ebaluaketaz gain, programa berri hauen kudeaketa hobekuntza jarraituko ziklo baten barruan ulertu behar da.