Maider Baskaranen tesi defentsa

Atzealdea

Maider Baskaranen tesi defentsa

Tesia

Maider Baskaranen tesi defentsa

SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2017·12·01

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Optimización del proceso de Compression Resin Transfer Moulding (CRTM) mediante técnicas experimentales y simulación
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA 
  • Tesi zuzendaria: Jon Aurrekoetxea Narbarte; Laurentzi Aretxabaleta Ramos
  • Epaimahaia:

Laburpena

Ingurumenaren babesa, arreta berezia CO2 isurien murriztapenean ipiniz, garraio industriak aurre egin beharreko beharra da. Arazo honen aurrean, karbono zuntzez indartutako polimeroak (CFRP) abantailak erakusten dituzte, ibilgailuen pisua 70% murriztera iritsi daitezkelako eta inpaktu baten aurrean metalak baino bost aldiz energia gehiago xurgatzen dutelako. Dagoeneko garraio industria konpositeen onuretaz baliatzen da, batez ere, aplikazio ez estrukturalentzat (zuntz motza). Hala ere, pieza estrukturaletarako hedapena ez da posible izan prozesuen mugengatik. Resin Transfer Moulding (RTM) ondo ezarritako prozesu bat da, hala ere hainbat muga ditu, batez ere, zuntz portzentaje altuko piezak fabrikatu nahi direnean. Zuntz portzentaje altuak preformaren permeabilitatea murrizten du, betetze denborak luzatuz, inpregnazio arazoak sortuz eta poro maila handituz. Alternatiba itxaropentsuenetariko bat RTM-a konpresioarekin konbinatzea da, Compression Resin Transfer Moulding (CRTM) deitua. CRTM-ko injekzio fasean moldea partzialki irekia mantentzen da, zuntz gabekoz zona bat sortuaz, erretxina errazago ixurtzea ahalbideratzen duena. Beharrezko erretxina kantitatea injektatu ostean, moldea itxi egiten da, erretxinaz preforma bustitzera behartuz, saturatu eta amaierako dimentsioak lortuaz. Beraz, fluxuaren inpregnazio direkzioa planoan izatetik, lodieran izatera pasatzen da, fluxuaren luzeran magnitude murrizpena lortuz. Inpregnazio sekuentzia aldaketa hau CRTM-an inpregnazio denboran murrizpenaren arrazoia da. 

CRTM-aren potentziala ikusiz, tesi honen helburua prozesuko fase guztietan fluxuaren portaeraren ezagutza lortzea da, poro gutxiko piezak lortzeko eta pentsen instalazioak diseinatzeko, ziklo denborak eta prestaketa kosteak murriztuz. Prozesu hau garatzeko, ikuspegi holistiko bat erabiltzea beharrezkoa da, bai injekzio eta konpresio estrategiak aztertzen dituenak, nola moldearen diseinua, prentsaren konfigurazioa eta teknika esperimental aurreratuak erabiltzen dituenak (materialen karakterizazioa, prozesuko parametroen eta fluxuaren jarraipen kontrola). Oinarrizko ikerketa, plaka lauaz egiten da, eta azkenik lortutako ezagutza automobilgintzako pieza erreal bati aplikatzen zaio.

Eginiko ikerketak, injekzio eta konpresio estrategiak fluxuaren portaeran eragina duela erakutsi du, baita instalazio-baldintzetan ere. Era berean, injekzio faseko inpregnazio patroian eragin gehien duten parametroak definitu dira. Horrez gain, konpresio estrategi berri bat proposatzen da, non bi abiadura erabiltzen diren ziklo denbora eta itxiera indarrak murriztea ahalbidetzeko. Azkenik, prozesuko fluxuaren jarraipen-sistema bat proposatzen da, non automobilgintzako pieza erreal baten kostua estimatzen den, ikusiaz CRTM piezen kostua RTM-koa baino txikiagoa dela.