Iratxo Gomezen tesi defentsa

Atzealdea

Iratxo Gomezen tesi defentsa

Tesia

Iratxo Gomezen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Design Methodology for Achieving Reliable Permanent Magnet Synchronous Machines. SOBRESALIENTE CUM LAUDE eta Mención Doctor Internacional kalifikazioa lortu ditu.

2017·12·13

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Design Methodology for Achieving Reliable Permanent Magnet Synchronous Machines
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Gaizka Almandoz Larralde; Gaizka Ugalde Rosillo
  • Epaimahaia:

Laburpena

Garatutako herrietan kontsumo elektrikoaren 65% baino gehiago makina elektrikoen bitartez egiten da. Gizarteak energi elektrikoaren kosteari aurre egiteko, motorren efizientzia eta hauek ingurumenean sortzen duten kutsadura gero eta arreta gehiagorekin aztertzen ditu. Edozein modutan ere, merkatuen konpetitibitateak makina elektrikoen disenatzaileak makinen prestazioen, fiabilitatearen eta kostearen arteko oreka egoki bat lortzera bultzatzen ditu

Iman permanenteko makina sinkronoak akoplamendu zuzeneko konfigurazioan makina zuzenean aplikaziora konektatzen da erreduktora desagertaraziz. Horri esker, makinen efizientzia handitzeaz gain, mantenimendu eta fabrikazio kosteak murriztu, konpaktazuna handitu eta makinen zarata eta bibrazioen prestazioak hobetu daitezke. Eragozpen handiena makina hauek zehazki disenatu behar direla aplikazio bakoitzerako da.

Ikerketa honen helburu naguzia makinak disenatzeko tresna berriak garatzean eta horiek aurretik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan linea berean garatutako 5 PhD bitartez sortutako diseinu metodologian txertatzean datza. Diseinu metodologia horren helburua iman permanenteko makina sinkrono diseinu berrien prestazioen, fiabilitatearen eta kosteen arteko oreka egokia lortzea da. 

Tesi honetan garatutako tresnak gehiebat iman permaneteen makina sinkronoen hurrengo hiru esparruetara zuzenduta daude: bibroakoustika, masan produzitutako tolerantziak eta fiabilitatea.

Proposatutako diseinu metodologia eta haren tresnak balioztatzeko, metodologia osoa inplementatu egin da kasu erreal batetan. Bertan, garraio bertikalarentzako erreduktora gabeko gama oso berri bat diseinatu egin eta gero, montaketa linean masan produzitutako hainbat makinen prestazioak aztertu egin dira.