Gorka Unzueta Arangurenen tesi defentsa

Atzealdea

Gorka Unzueta Arangurenen tesi defentsa

TESIA

Gorka Unzueta Arangurenen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Desarrollo y despliegue de un modelo de madurez de mejora continua adaptado a una pyme industrial de bienes de equipo del País Vasco". SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2020·09·28

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Desarrollo y despliegue de un modelo de madurez de mejora continua adaptado a una pyme industrial de bienes de equipo del País Vasco".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dr. D. Francisco Javier Tort-Martorell
    • Mahaikidea: Dr. D. Manuel Francisco Suarez
    • Mahaikidea: Dr. D. Unai Apaolaza
    • Mahaikidea: Dra. Dª. Carmen Jaca
    • Idazkaria: Dra. Dª. Itxaso Amorrortu

Laburpena

Tesi honen helburua, enpresa industrial txiki eta ertainetara egokitutako, Etengabeko Hobekuntza (EH) kultura iraunkorra sortzea ahalbidetzen duen Etengabeko Hobekuntza Eredua (EHE) garatzea, ezartzea eta balioztatzea da.

Prozesu industrialen EH-aren eremua, azterketa-arlo heldua da, eta bertan argitalpen eta kasu-azterketa ugari garatu dira, hala ere, urtetik urtera argitalpen ugari azaleratzen dira, eta honek oraindik enpresa industrialentzat interesgarria den azterketa arloa dela pentsarazten digu. Bibliografiaren berrikuspenean, EH-ren heldutasun mailetan eta EH-ren iraunkortasun ereduetan oinarritutako eboluzio eredu desberdinak identifikatu dira. Hala ere, Etengabeko Hobekuntza Prozesu (EHP) bat garatzeko beharra identifikatu da, enpresei EHE modu sistematikoan eta egituratuan egokitzea eta ezartzea ahalbideratuko diena. EHP definitzeko, beharrezkoa da argi eta garbi identifikatzea eta definitzea aplikatu beharreko faseak eta jarduerak. Gainera, enpresa txiki eta ertainetan (ETE) horrelako EHEak egokitzea eta hedatzea zailagoa dela egiaztatu da. Hori dela eta, EHE ebolutiboa garatzeko eta balioztatzeko aukeratu den ingurunea, ekipo-ondasunen sektoreko ETE industrial bat izan da. Enpresa honek urteetan zehar hobekuntza tresna eta metodologia desberdinak erabili izan dituen arren, ez da gai izan EH-ko kultura iraunkor bat sortzeko, tesi honen hasieran EH heldutasun maila baxua zuen erakunde gisa kokatuz. Azterketa hau bi urteko epean egin da 2017ko irailetik 2019ko azarora bitartean. Epe hortan, EHE-a, EHP-ren bidez hedatu eta integratu da aipatutako ETE industrialetako 8 azterketa-unitateetan (AU).

Tesi honetara hurbiltzeko erabili den ikerketa estrategia ekintza-ikerketa (EI) izan da ikuspegi fenomenologiko hermeneutikoarekin (FH), non ikertzaileak parte hartze aktiboa izan duen. Ikerketaren emaitzak, diseinatutako ebaluazio sistemaren aplikazioaren bitartez lortu dira. Ebaluazio sistemak honek, EH-aren heldutasun maila, EH errutinen garapena eta EHEren elementu basikoen garapena ebaluatzen ditu. Ebaluazio hauek, enpresaren EH kulturaren garapena eta eboluzioa aztertzea ahalbideratu dute.

Ikerketa honen ekarpen akademikoa bi ildo nagusitan oinarritzen da. Lehenik eta behin, hobekuntzara zuzendutako antolakuntza-kultura garatzeko EHE baten diseinua, inplementazioa, ezarpena eta ebaluazioaren deskribapen zehatza burutu da. Bigarrenik, enpresa industrialetan FH ikuspegiaz eta EI bidez eginiko azterketen gabezia bete da.

Garatutako EHE-ak, egokitzapena eta hedapena egiteko erabilitako EHP-ak, hauen aplikazioa ebaluatzeko diseinatutako ebaluazio-sistemak, eta baita ikerketan lortutako ondorioak ere, erreferentzia gisa balio dezakete edozein sektore industrialeko profesional eta akademikoentzat, eta bereziki hasierako EH heldutasun mailetan kokatuta dauden erakundeentzat, helburutzat hobekuntzara zuzendutako antolakuntza-kultura garatzea badute.