Eneko Unamunoren tesi defentsa

Atzealdea

Eneko Unamunoren tesi defentsa

Tesia

Eneko Unamunoren tesi defentsa

SOBRESALIENTE CUM LAUDE eta Mención Doctor Internacional kalifikazioak lortu ditu.

2017·12·01

$titulo.getData()


Laburpena

Gaur egungo gizartea energiaren arloko hainbat erronkaren aurrean aurkitzen da, besteak beste, erregai fosilekiko dependentzia handia, kontsumo energetikoaren etengabeko igoera, eta faktore hauek eragiten dituzten ingurumen arazoak. Generazio bananduko sistemen integrazioa—bereziki iturri berriztagarrietan oinarritutakoa—metatze sistemekin bateratuta, arazo horiei aurre egiteko aukera interesgarriena bilakatu da.

Hala ere, sistema hauetako gehienak bihurgailu elektronikoen bitartez konektatzen dira sare elektrikotara, potentziaren hartu-emana modu aktiboan kontrolatzen dutelarik. Honek, makina sinkronoez menderatutako modelo elektriko batetik, potentzia elektronika garrantzia hartzen hasten den—edo kasu batzuetan mendean dagoen—modelo baterako trantsizioan hainbat arazo eragiten ditu, sare elektrikoak sortu zirenetik jasan ez direnak. Erantzun inertzial eta erreserba primario eza, bihurgailuen interakzioaren ondoriozko estabilitate arazoak edo korronte zuzeneko sareen egoera goiztiarra, geroz eta gehiago erabiltzen direnak, tesi honen bitartez aurre egin nahi diren erronkarik garrantzitsuenetarikoak dira.

Testuinguru honetan, tesiaren helburu nagusia ac/dc mikrosareen portaera dinamikoa hobetzen duten kontrol estrategiak garatzea da.

Helburu hau lortzeko lau lerro nagusi planteatu dira, besteak beste, mikrosareen topologia eta kontrol estrategia desberdinen identifikazio eta analisia, sare hauek konposatzen duten sistemen kontrol primarioaren funtzionamendu motak, eta azkenik, bai ac eta bai dc mikrosareendako nibel baxuko kontrol estrategia desberdinen garapena. Azken hauek generadore sinkrono klasikoetan oinarritu dira, modu autonomoan eta bananduan aritzeko gaitasuna emateaz gain, sareko perturbazioen aurrean erantzun inertziala ematea ahalbidetzen diena.

Tesiaren ekarpenen artean, alde batetik, makina sinkronoen emulazioan datzan kontrol estrategien analisia eta konparaketa azpimarratu behar da. Kasu honetan, teknika hauek hainbat perturbazioetarako ebaluatzen ditugu, eta Nyquisten kriterio generalizatuan oinarrituta estabilitatea aztertzen dugu. Korronte zuzeneko sareei erreparatuz, bestalde, kontrol teknika berriak proposatzen ditugu. Hauei kondentsadore birtualak deitzen diegu, elementu pasibo horien erantzun dinamikoa emulatzen dutelako. Hemen, teknika hauen erregimen iraunkorreko eta iragankorreko erantzuna aztertzen dugu, soilik kontrol parametro batzuk aldatuta egokitu daitezkela frogatuz. Hortaz gain, sistema hauen estabilitatea aztertzen dugu berezko balio dominanteen (eigenvalue-ak) analisi parametrikoak eginez.