Aitor Lizeagaren tesi defentsa

Atzealdea

Aitor Lizeagaren tesi defentsa

Tesia

Aitor Lizeagaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Filtered Multi-Carrier Modulations for Industrial Wireless Communications based on Cognitive Radio. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2017·12·14

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Filtered Multi-Carrier Modulations for Industrial Wireless Communications based on Cognitive Radio
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Mikel Mendicute Errasti; Iñaki Val Beitia
  • Epaimahaia:

Laburpena

Doktoretza-tesi honetako helburu nagusia, hari gabeko komunikazio industrialetarako fidagarritasun maila onargarria eman dezakeen maila fisikoko modulazio bat aurkitzea da. Eremu industrialetako radio bidezko kanaletan ematen diren komunikazioetarako baldintza bereziki aurkakoak direla eta, helburu hori lortzea benetako erronkatzat jo liteke. Gainera, modulazio horrek \Radio Cognitiva" deritzoten teknikekin bateragarria izan beharra dauka, hauek hari gabeko komunikazioen fidagarritasuna hobetzeko gaitasuna baitute.

Bibliografian oinarrituz, gaur egungo baliabideekin hari gabeko komunikazio industrial kasu ugariri konponbidea emateko aukera badela ondoriozta genezake, baina ez kasu guztiei ordea. Hari gabeko kanalen egoera bereziki aurkakoa denerako eta komunikazio sistemek denbora muga bereziki zorrotzak bete behar dituztenerako, ezta erantzun nahikoa ona eman lezakeen hari gabeko komunikazio sistema industrialik bibliografia zientifikoan. Hori dela eta, doktoretza tesi honetan, \Radio Cognitiva" delakoa eta
5G-rako aurreikusita dauden filtro bankuetan oinarrituriko modulazio multigarraiatzaileak bezalako teknologia hasiberrietara jotzen dugu, aurrez aipaturiko arazoari konponbide berriak bilatu nahian. Bibliografian dauden filtro bankuetan oinarrituriko modulazio multigarraiatzaileak aztertu eta ondoren beraien egokitasuna ebaluatzen dugu, kanal dispertsiboen aurkako sendotasuna eta \Radio Cognitiva" teknikekin izan lezaketen bateragarritasuna irizpide hartuz.

Ebaluaketa horretan oinarrituz, doktoretza-tesi honetan \Radio Cognitiva" teknikekin bateragarria den WCP-COQAM proposatzen dugu modulazio industrial gisa. Modulazio teknika berau erakusteaz gain, bibliografian eskuragarri ez dauden WCP-COQAM-rentzat sinkronizazio eta kanal estimazio teknikak ere aurkezten ditugu.