Aitor Lizarralde Aiastuien tesi defentsa

Atzealdea

Aitor Lizarralde Aiastuien tesi defentsa

TESIA

Aitor Lizarralde Aiastuien tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Application of TOC-DBR to Make-To-Order manufacturing contexts: systematic process for bottleneck identification and exploitation based on action research". SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2020·07·13

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Application of TOC-DBR to Make-To-Order manufacturing contexts: systematic process for bottleneck identification and exploitation based on action research".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dr. D. Jose Pedro Garcia-Sabater
    • Mahaikidea: Dr. D. José Antonio Alfaro Tanco
    • Mahaikidea: Dr. D. Aitor Oyarbide Zubillaga
    • Mahaikidea: Dr. D. Aitor Urzelai Inza
    • Idazkaria: Dra. Dª. Itxaso Amorrortu Gervasio

Laburpena

Drum-buffer-rope (DBR) Goldratten murrizketen teoriaren (Theory of Constraints-TOC) funtsezko elementu bat da. DBR-ren arabera, botila-lepoaren programak kontrolatzen du ekoizpen-aginduak abiaraztea. Egungo literaturan jadanik aztertuta dago TOC-DBRren baliotasuna eskaeraren araberako testuinguruetan (Make to Order-MTO), hau da, ekoizpen ingurunea planifikatzeko eta kontrolatzeko sistema gisa balio ote duen. Egindako azterketa gehienek, ordea, ikuspegi analitikoa hartu dute, mundu errealeko kasu enpiriko gutxi daudelarik. Are gehiago, literaturak onartu du MTO inguruneetan ekoizpena planifikatzeko eta kontrolatzeko sistemak ezartzea zaila dela, eta hori izan liteke, hain zuzen, azterketa enpirikorik ez egotearen arrazoi nagusia. Bestalde, MTO inguruneen gainean egindako literaturaren berrikuspenak erakutsi du botila-lepoaren hautaketa eta ustiapenari buruz nahikoa ikerketarik ez dagoela, hori DBR kudeaketaren funtsezko zati bat izanik. Beraz, ikertzaileak MTO inguruneetarako jarraibide berri hauek ematea izan du helburu: 1) Botila-lepoa nola aukeratu: ikerketak lau irizpide eman ditu botila-lepoa aukeratzeko. Irizpide horiek baliabideetan oinarritutako ikuspegiarekin (Resource Based View-RBV) bat datoz, eta bereziki Barneyren VRIO kontzeptuarekin. 2) Botila-lepoa nola ustiatu: botila-lepoa ustiatzeko hiru urrats operatibo garatu dira, praktikan oinarritutako ikuspegi estrategikoan finkaturik (Practice Based View-PBV). Lanaren emaitza botila-lepoaren aukeraketa eta ustiapena gauzatzeko prozesu sistematiko bat da. Goldratten DBR metodoaren lehen bi urratsak operazionalizatzea ahalbidetzen du prozesu horrek, eta lau kasu errealen bitartez garatu eta probatu da, ekintza bidezko ikerketa (Action Research-AR) eta ikerketa konstruktiboaren alderdi batzuk baliatuz. AR metodologiak mundu errealeko arazoak konpontzen dituen bitartean ikerketa akademikoari ekarpenak egiteko aukera ematen du. Ondorioz, izaera praktikoa duten ikerketetarako egokia da. Ikerketa horrek zenbait ekarpen teoriko eman ditu (adibidez, nola hautatu eta ustiatu botila-lepoa MTO inguruneetan), baita ekarpen praktiko batzuk ere (hau da, TOC-DBR-ren lehenengo bi urratsak aplikatzeko prozesu sistematikoa, eta enpresaren emaitzetan zer nolako eragina duen erakutsi). Azkenik, espero ez ziren zenbait ekarpen gehigarri ere erdietsi dira. Horietako batek berebiziko garrantzia dauka, eta bi MTO ingurune mota desberdinentzat identifikatutako kudeaketa bereiztua da, zehazki: Produktu errepikakorren enpresa (Repeat-business customizers; produktu aniztasun ertaina eta bolumen ertainen ekoizpena): ikerketaren arabera, botila-lepoa ustiatzea errendimendu hobeko iturria izan daiteke; emaitza horiek bat etorri dira praktikan oinarritutako ikuspegiarekin (PBV). Fabrikazio-enpresa aldakorrak (Versatile manufacturing companies; produktu-aukera handia eta bolumen txikiko ekoizpena): ikerketak erakutsi duenez, baliabideetan oinarritutako ikuspegiak (RBV) eta praktikan oinarritutako ikuspegiak (PBV) enpresen errendimendua hobetu dezakete. Botila-lepoa hautatzeko baliabideetan oinarritutako ikuspegiaren VRIO kontzeptua erabil daiteke (bereziki, baliabide arraroak eta imitaezinak kontzeptuak). Praktikan oinarritutako ikuspegiak (PBV), berriz, botila-lepoaren ustiapenari eragiten dio.