Basque Project Managementen IV. Biltzarra: Erakunde arinen garapena

Atzealdea

Basque Project Managementen IV. Biltzarra: Erakunde arinen garapena

KONGRESUA

Basque Project Managementen IV. Biltzarra: Erakunde arinen garapena

Urriaren 14an izango da jardunaldia, formatu presentzialean eta online aldi berean, eta erakundearen eraldaketan laguntzen duten kudeaketa arinaren teknikak eta funtsezko alderdiez hitz egingo da bertan.

2020·09·28

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek, Berriprocess eta Kanbanize Spain erakundeen laguntzarekin, Basque Project Managementen IV. Biltzarra antolatu dute. Biltzarra datorren urriaren 14an izango da, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Arrasaten dituen instalazioetan. Egungo araudiaren arabera guneen edukiera mugatzera behartuta gaudenez, online formatuan ere emango da jardunaldia.

Jardunaldian aztertuko da zein diren enpresak erakunde arin izatera eramaten dituzten gakoak eta nola erantzun gaur egun dituzten erronkei eta desafioei. Balio arinak landuko dira, enpresaren kultura aldatzeko giltzarri diren heinean; Kanban Maturity Model ereduari helduko zaio; proiektuen eta portfolioaren kudeaketa arinerako benetako esperientziak azalduko dira; eta, azkenik, erakundeen eraldaketa arinerako programa batzuk aurkeztuko dira. Jardunaldira joateak 3PDU ematen ditu estrategiaren eremuan, PMP ziurtagiria mantentzeko.

Egitaraua

Urriaren 14a, asteazkena

9:30-9:40 Bertaratuei harrera egitea.

9:40-9:45 Jardunaldiaren aurkezpena. Javier Guallar, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakaslea.

9:45-10:30 Enpresen kudeaketako desafioak.

10:30-11:15 Erakundeen arintasunaren garapena Kanban Maturity Model ereduarekin Teodora Bozheva, Berriprocess.

11:15-11:30 Kaferako etenaldia.

11:30-12:10 Erakuknde arin baten garapenean arrakasta izan duten kasuak ULMA eta Hispacold enpresen kasuak.

12:10-12:30 Erakundeen eraldaketa arinerako programak. Javier Guallar, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakaslea.

12:30-13:00 Ondorioak, galderak eta erantzunak, eta saioaren amaiera.

Presentziala eta online aldi berean

Parte hartzaileek jardunaldian modu presentzialean egoteko ala jardunaldia online jarraitzeko aukera izango dute. Behin gunearen edukiera beteta, gainerako parte hartzaileek online jarraitu beharko dute jardunaldia. Modu presentzialean egon nahi dutenek email bat bidali beharko dute posta elektronikoko helbide honetara: jguallar@mondragon.edu, gaian hau adierazita: "BPM jardunaldia formatu presentzialean".