Odola emateko aukera Biterin

Atzealdea

Odola emateko aukera Biterin

DOHAINTZAK

Odola emateko aukera Biterin

Osakidetzako autobusa etorri da odol dohaintzak hartzera

2021·10·05

$titulo.getData()


Atzo Biteri Ikastetxe Nagusira etorri zen odola emateko Osakidetzaren autobusa. MGEPeko boluntarioak egun osoan zehar hurbildu ziren odola ematera. Are gehiago, hainbestekoa izan da eskaria, ezen askok ilaran denboratxo bat itxaron behar izan baitute sartu aurretik. Autobusa Ikastetxe Nagusiko sarreran egon da aparkatuta, eta bihar 11. eraikinean egongo da. Biteri Ikastetxe Nagusia oso harro dago horrelako ekimenetan laguntzeko aukera izateaz. Eskerrak eman nahi dizkiogu Osakidetzari aukera hau emateagatik, eta bere ekarpenagatik odola eman nahi izan duten ikasle eta langileei.