Arantxa Gonzalez de Herediak diseinu inklusiboaren inguruko ponentzia eman zuen eusko legebiltzarrean

Atzealdea

Arantxa Gonzalez de Herediak diseinu inklusiboaren inguruko ponentzia eman zuen eusko legebiltzarrean

Diseinu inklusiboa

Arantxa Gonzalez de Herediak diseinu inklusiboaren inguruko ponentzia eman zuen eusko legebiltzarrean

Irisgarritasun Legearen 20. urteurrenaren ospakizun ekitaldien baitan, gure lankide Arantxa Gonzalez de Herediak hitzaldi bat eman zuen Eusko Legebiltzarrean Diseinu Inklusiboaren inguruan.

2018·01·31

$titulo.getData()


Atzo, urtarrilak 30, Eusko Legebiltzarrean Irisgarritasun Legearen 20. urteurrena ospatu zen. Ospakizun ekitaldien baitan, Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza Diseinu Industrialean ikerketa eta transferentzia taldeko kidea den Arantxa Gonzalez de Herediak hitzaldi bat eman zuen Eusko Legebiltzarrean Diseinu Inklusiboaren inguruan, "Irisgarritasuna produktu fisiko eta ingurune digitaletan" lelopean.

Irisgarritasun legeak 20 urte bete ditu. Hogei urte hauetan eremu arkitektonikoan eta urbanistikoan aplikatu da gehien bat baina eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun produktu eta zerbitzuetan ez hainbeste. Horregatik, Diseinu Unibertsala edo Diseinu Inklusiboa zer den azaltzeko DBZ gonbidatu zuten hitzaldietara. 

Arantxa Gonzalez de Herediaren ponentziak DBZ-k erabiltzen duen Pertsonengan Zentratutako Diseinu metodologia aurkeztu zuen eta, bereziki, Diseinu Inklusiboaen alorrean egin diren proiektuak. Hain zuzen ere, 2010etik hona Diseinu Inklusiboaren inguruan garatzen ari garen bi tesi eta 6 proiektu aurkeztu zituen. Ikerketa eta trasferentziako proiektu hauek Fundación ONCE, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hernaniko Udaletxea, Ermuako Udaletxea, Matia Fundazioa, Osakidetza, Ikastolen Elkartea eta desgaitasunak dituzten elkarteen laguntzarekin eraman dira aurrera (Elkartu, Aemar, Gielmar, Koxka, Bizibide).

Eusko Legebiltzarrean izandako jardunaldi honen bukaeran eman zen jakitera Eusko Jaurlaritzak irisgarritasun estrategia berri bat diseinatzeko konpromezua hartu duela eta bertan parte hartzera gonbidatua izan da Mondragon Unibertsitateko DBZ Zentrua.

.