Ingeniaritza Biomedikoko Graduko 3. mailako ikasleek bisitatu dute ONBideratu zentroa

Atzealdea

Ingeniaritza Biomedikoko Graduko 3. mailako ikasleek bisitatu dute ONBideratu zentroa

IRTEERA

Ingeniaritza Biomedikoko Graduko 3. mailako ikasleek bisitatu dute ONBideratu zentroa

30 ikasle inguru joan dira UGGASA-k Urretxun duen zentrora

2019·11·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko 3. mailako ikasleek bisita egin diote UGGASAk (Urola Garaiko Garapenerako Agentziak) Urretxun duen egoitzari.

ONBideratu zentroari eginiko bisita, Teknologia Ekipamenduak Medikuntzan ikasgaiarekin loturik dago eta bertan bi ingeniarik (Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiak) eta GOGOA enpresako fisioterapeuta batek eskaini diete formakuntza teorikoa 4 ardatz garrantzitsuri buruz:

  • Neuroerrehabilitazioa eta estimulazio kognitiboa.
  • Robot bidezko errehabilitazio estrategiak eta abordatze terapeutikoa.
  • Robot bidezko errehabilitazio sistemen diseinua eta pertsona-robot arteko integrazioa.
  • Industrializazio eta homologazio prozesuaren araudi eta erronkak.

Behin alde teorikoa gaindituta, atal praktikoaren baitan talde txikiak osatu dira eta ONBideratu zentroaren sistemak funtzionamendu betean ezagutzeari ekin zaio.

Mondragon Unibertsitateak irakaskuntza praktikoaren alde egiten du eta gertutik bizi du enpresa errealitatea, aukera emanez ikasleei gertutik ezagutzeko sektoreko enpresen errealitatea.

Eskualde garapen zentro bat 

ONBideratu zentroak helburu gisa du eskualdearen garapena sektore espezializazioan oinarriturik: formakuntzatik hasita produktuen ekoizpena, ezagutzaren ustiapena eta zerbitzuen diferentziazioa. Sektorean erreferente diren teknologia eta ikerketa zentroekin kolaboratuz eta errehabilitazio sistema robotikoen sektorean enpresak sustatuz (diseinua, ekoizpena, komertzializazioa) kokatu nahi da Urola Garaia sektorearen erreferente gisa. ONBideratu zentroa oso lerrokatuta dago Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduan lantzen diren ezagutzekin.