Ingeniaritza Biomediko ikasleriak Txagorritxu ospitalea bisitatu du kirurgia robotikoaren errealitatea ezagutzeko

Atzealdea

Ingeniaritza Biomediko ikasleriak Txagorritxu ospitalea bisitatu du kirurgia robotikoaren errealitatea ezagutzeko

BISITA

Ingeniaritza Biomediko ikasleriak Txagorritxu ospitalea bisitatu du kirurgia robotikoaren errealitatea ezagutzeko

Ikasleek lehen eskutik behatu ahal izan dute robotika teknologien aplikazioa kirurgia ebakuntzatan

2020·01·13

$titulo.getData()


Ingeniaritza Biomedikoa Graduko 3.mailako ikasleak garatzen ari diren seihileko proiektuaren baitan kokatu da eta ebakuntza kirurgikotan eginiko bai teknologia robotikoen bai irudi bidezko diagnostiko teknologien aplikazioan oinarritzen da. Ikasleak euren lanetan ebaluatzen ari diren alderdietako bat azken erabiltzaileen, zirujauen, ikuspuntutik teknologia hauek bururatzea da. 

Horretarako, egun ekipo horiekin lanean ari diren zirujauen iritzia lehen eskutik ezagutzea izan da bisitaren helburua, horrela hobekuntza teknologikoak planteatu ahal izateko. Lehendabizi, ikasleriak aukera izan du in situ ikusteko Da Vinci robotaren laguntzarekin eginiko ebakuntza bat. Ondoren, Extramiana medikuak eta bere lantaldeak galderak erantzun dizkie ikasleei balio handiko informazioa eskainiz aztertutako ekipotan hobekuntza teknologikoa proposatzeko.

Bisita hauei esker Mondragon Unibertsitateak apustua egiten jarraitzen du irakaskuntza praktikoaren alde, teknologien errealitatea hurbil biziz eta ikasleei ahalbidetuz errealitatea hurbiletik ezagutu ahal izatea; kasu honetan, sektore soziosanitarioan punta-puntako teknologien aplikazioa