Aitziber Iglesias Goikoetxearen tesi defentsa

Atzealdea

Aitziber Iglesias Goikoetxearen tesi defentsa

TESIA

Aitziber Iglesias Goikoetxearen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Facing Evolution on Industry 4.0: Modular Monitoring and Adaptive & Adaptable Visualization for Industrial Cyber-Physical Systems. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE eta DOCTOR INTERNACIONAL aipamenak lortu ditu.

2019·10·22

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Facing Evolution on Industry 4.0: Modular Monitoring and Adaptive & Adaptable Visualization for Industrial Cyber-Physical Systems.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Goiuria Sagarduy Mendieta, Cristobal Arellano Bartolome
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dr. Oscar Díaz García (EHU-UPV)
    • Mahaikidea: Dr. Shaukat Ali (Simula Research)
    • Mahaikidea: Dr. Hong-Linh Truong (Aalto University)
    • Mahaikidea: Dra. Maider Azanza Sesé (EHU-UPV)
    • Idazkaria: Dra. Goiuria Sagardui  (Mondragon Unibertsitatea) 

Laburpena

Industry 4.0 sona handia hartzen ari da egungo gizartean. Hori dela eta, zeinbat esparru industrialetan, sistema ziberfisiko industrialen (ingelesez, acplICPS, laburdura Industrial Cyber-Physical Systems (ICPSs)) monitorizazioak berebiziko garrantzia hartu du. Guzti honen funtsa, datuen bilketa era eraginkorrean egitean datza, ondoren datu hauek analizatu eta sistema industrialetan eragin dezaketen erabakiak hartzeko asmoz. ICPSs-ak eboluziona dezaketen gailu heterogeneo, banatu eta autonomoez osatuta daude eta, ondorioz, monitorizazio sistemak egokitzea ezinbesteko bihurtzen da gaur egun. Tesi honek, eboluziona dezaketen ICPSs monitorizazio sistema bat aurkezten du, zeina hainbat domeinu industrialetarako diseinatu den. Proposamen honetan, datuen bilketa eta biltegiratze eraginkorra eta eboluzioen hautematea eta informazioaren bistaratzea aztertzen dira. Proposamena bi azpisistemaz osatuta dago: (I) Modular Monitoring System, hainbat estandar bateratzetik sortu den sistema bat da, non, datuak jaso eta berauek era estrukturatu batetan gordetzeko gaitasuna duen; eta (II) Personal Visualization & Evolution Detection System, erabiltzaileak bere interfazeak sortzeko gaitasuna duen sistema bat da eta, horrekin batera, eboluzioak detektatu eta hauen inguruan alertak sortzeko gaitasuna du. Proposamena balioztatu asmoz, sistema bakoitzaren prototipo bat sortu eta ebaluatu da tesi honetan.