Heziketa eta etengabeko prestakuntza industriaren beharretara moldatzea

Atzealdea

Heziketa eta etengabeko prestakuntza industriaren beharretara moldatzea

HITZALDIA

Heziketa eta etengabeko prestakuntza industriaren beharretara moldatzea

Pedro Arrazolak MANUFUTURE 2017 ekitaldian eskaini zuen hitzaldia izan zen. Estonian, Tallinen.

2017·11·07

$titulo.getData()


Pedro Arrazola, Mondragon Unibertsitateko Goiko Eskola Politeknikoko Errendimendu Handiko Mekanizazioko ikerketa taldeko koordinatzaileak, pasa den urriaren 24 eta 25ean antolatu zen MANUFUTURE 2017 Konferentzian parte hartu zuen, Tallinnen (Estonian) 

Pedro Arrazolak emandako hitzandian, eskulan-industrialaren gaur egungo egoeraz eta bere erronkei buruz jardun zuen, arreta berezia jarriz, heziketa eta etengabeko prestakuntza premiak industriaren beharretara moldatzeak duen garrantziaz ("Adapting education and continuous training to industrial needs").

Abiapuntu gisa jarrita, Manufaktura-industria Europako jarduera ekonomikoaren motor nagusienetako bat izan dela eta gaur egun ere badela, Kontinenteko BPG-aren % 16ren inguru bereganatuz eta esportazioen % 80a, modeloa arriskuan jartzen duten joera batzuk egiaztatzen dira, bereziki, eskulanaren defizita (2050erako 50 milioi enpleguko aurreikuspena), bilakaera demografiko negatiboa eta manufaktura-sektoreak millenialen belaunaldiarengan duen erakargarritasun urriak sortutakoak. Azken hauen % 8 bakarrik egongo litzateke prest manufakturarekin erlazionatutako lanpostu baten aldeko apustua egiten. Gehiengo handi batek, ordea, zerbitzu-sektorearen aldeko apustua egiten du, erakargarritasun handiagokoak direla uste dutelako, glamour handiagoa dutelako eta hobeto ordaindutakoak direlako. 

Agertoki honen aurrean, Pedro Arrazolak ideia bateria bat aurkeztu zuen, gazteria fabrikazio mundura erakartzeko, adibidez, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako Manufacturing Summer Camps-ak, jada Mondragon Korporazioaren barruan martxan jarri direnak eta Mondragon Unibertsitateak aktiboki parte hartu duenak.

Bestalde, etorkizun hurbilean, araututako zein ez-araututako heziketa birpentsatzeko beharra azpimarratu zuen. Horrela, jokaera-bektoreetako bat, heziketari dagokion jarduera, ikasgeletatik kanpora hedatzeagatik pasatuko litzateke eta industriako beharretara gehiago hurbildu, adibidez, Mondragon Unibertsitatean ezarritako eta emaitza bikainak ematen dituena bezalako heziketa DUALEKO formatuak. Kontuan hartzeko beste alderdi batzuk izango lirateke, nola heldu heziketaren gaiari eskulanaren defizita estaltzeko populazio etorkinaren behar posibleen aurrean, hezkuntza eskaintzaren egokitzapen iraunkorra industriaren beharretara egokitzeko, etorkizuneko langileen heziketa zeharkako konpetentzietan eta populazio aktiboaren etengabeko prestakuntza industriako aldaketen aurrean erantzuteko gai izan daitezen.