Enpresa sortuz ekimeneko proiektu irabazleen ebazpena, xede duena ekintzailea bultzatzea ingeniaritza fakultatean

Atzealdea

Enpresa sortuz ekimeneko proiektu irabazleen ebazpena, xede duena ekintzailea bultzatzea ingeniaritza fakultatean

EKINTZAILETZA

Enpresa sortuz ekimeneko proiektu irabazleen ebazpena, xede duena ekintzailea bultzatzea ingeniaritza fakultatean

Epaimahaiak negozio ideia posible izan litezkeen hamar bat proiektu aztertu ditu, egungo ikasleek eta ikasle ohiek aurkeztutakoak

2020·07·03

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Gizabidea Fundazioarekin (Fagor Taldea), Mondragon Korporazioarekin eta Saiolan Berrikuntza eta Enpresa Sustapen Gunearekin elkarlanean, Enpresa Sortuz ekimenaren edizio berria abiatu zuen martxoan. Ingeniaritza eta heziketa ziklo teknologikoetako ikasleei (eta ikasle ohiei) eginiko deialdia zen euren formazio epean zehar izan zituzten negozio ideiak aurkez zitzaten.

Edizio honetan hamar bat proiektu aurkeztu dira, ingeniaritzaren eremu asko baitan hartzen dituzten negozio ideiak, eta epaimahaiak oso positiboki aintzat hartu ditu. Enpresa Sortuz ekimenak eskaintzen zuen 18.000 euroko laguntza poltsa ondorengo proiektuen artean banatu da:

Lehen saria:

  • Proiektuaren izena: "Wellk" 
  • Misioa: 4.0 Ekosistema, kirol jarduna eta kirol zentroen errentagarritasuna handitzeko.
  • Sustatzaileak: E. Ercilla, A. Guinea, eta J. Martin
  • Titulazioak: Ingeniaritza Biomedikoan Gradua, Diseinu Industrialean Gradua eta Informatikan Gradua.

Bigarren saria:

  • Proiektuaren izena: “BerEKIN”" 
  • Misioa: Inmobilizazio jasangarrien garapena, uztargarria dena errekuperazioa bizkortzen duten eguneroko ohiko jarduerekin.
  • Sustatzaileak: I. Errarte, G.Igartiburu eta L.Lakuntza
  • Titulazioak: Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra eta Enpresa Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaritza Masterra.

Sariaren helburua da hornitzea ekintzaileentzako hileroko laguntza beka edo poltsa bat, edota material erosketa nahiz jarduera garatzeko ezinbestekoak diren ekipoak. Gainera, sustatzaileek, lan espazio bat izango dute Arrasateko GARAIA Teknologia Parkean, zehazki Start-up eremuan. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko irakasleriak aholkularitza teknologikoa eskainiko die eta Saiolanek enpresa aholkularitza.

Epaimahaiak erabaki du aipamen berezi bat eskaintzea aurkezturiko proiektu sozial bati eta erabaki du sustatzaileei lan espazio bat eskaintzea GARAIA Teknologia Parkean euren lana garatzen jarrai dezaten. Saiolan Berrikuntza eta Enpresa Sustapen Zentroak konpromisoa hartu du ere talde sustatzailearen enpresa aholkularitza eskaintzeko.

Aipamen berezia:

  • Misioa: Diseinatzea ur kondentsazio sistema berri bat garapen bidean diren herrialdeentzat.
  • Sustatzaileak: G. Perez de Guereñu eta A. Uriarte
  • Titulazioak: Diseinu Industrialean Gradua.

Zorionak eta ekin lanari!

 

320x162