Elikagaien etiketak

Elikagaien etiketen inguruko hitzaldia

Kontsumitzaileak geroz eta zorrotzagoak gara, eta gainera produktu jakin batek dituen osagaiak zeintzuk diren ezagutzeaz gain, etiketatu osatuago bat bilatzen dugu. Ez ditugu ahazten gardentasuna edo soiltasuna bezalako kontzeptu garrantzitsuak. Baina, hau ez da lan erraza.

2014 urtearen amaieratik hauek dira aplikatu diren aldaketa garrantzitsuenak: irakurgarritasuna hobetzea, elikagaiaren izena, derrigorrezko informazio nutrizionala, osagaien zerrenda, alergenoen aipamena, haragiaren jatorrizko herrialdea edo nondik datorren eta enpresaren identifikazioa. 

Ontzietako informazioa interpretatzen ikasteak abantaila ugari ditu. Alde batetik, gure dietaren elikagai-segurtasuna hobetzen du: produktuaren iraungitze data edo kontserbazio eta erabilera baldintzak ezagutzea ahalbidetzen du, baita dituen kontserbagarriak eta gehigarriak ere. Bestetik, datu hauei esker, elikagai bati alergia edo intolerantzia dioten pertsonek, euren osasunerako kaltegarria den elikagai hori antzeman dezakete. Gainera, kontsumitzaileei elikagaiaren prezioaren, kantitatearen eta kalitatean arteko harremanaren inguruko ideia bat egiten laguntzen die.

Baina, ba al dakigu irakurtzen duguna interpretatzen?