Aste honetako zuzeneko saioak ikusgai

Atzealdea

Aste honetako zuzeneko saioak ikusgai

#etxeangeratzennaiz

Aste honetako zuzeneko saioak ikusgai

Zumba etxean eta korrika egiteko planinga

2020·05·15

$titulo.getData()


"Normaltasuna" noiz itzuliko zain jarraitzen dugun bitartean, kirol zerbituzko kideok unibertsitateko ikasle zein langileentzako zuzeneko saioak eskaitzen jarraitzen ditugu astearte eta ostegun goizetan. Aste honetan egindako bi saioak hemen ikus ditzakezue.

Horrez gain, aste honetan, unibertsitateko ikasle den Maider Donosok etxean egiteko bi zumba saio utzi zizkigun: Kardio saioa eta indar saioa.

Aurreko bi asteetan zabaldutako korrika planei jarraipena emanaz, hemen ikus dezakezue hurrengo asterako korrika planak aurreko biekin batera.

Bestalde ADI!: datorren asteazkenean, Maiatzak 20, unibertsitateko kide ditugun ikasle kirolariekin solasaldi bat egingo dugu berauek gertuagotik ezagutu ahal izateko eta! Konfinamendu garaian entrenamenduak eta ikasketak nola uztartu dituzten komentatuko digute besteak beste. Solasaldian parte hartuko duten kirolariak hauexek izango dira:

  • Alexander Iriondo Cortabarria: Leioa futbol taldeko jokalaria.
  • Goizalde Aransolo Ajuria: Gaztedi sokatira taldeko partaidea.
  • Martin Perez Sudupe: Zuzenak taldeko saskibaloi jokalaria.

https://labur.eus/kirolsolasaldiaMU

 Azkenik,  gogoratu esteka honetan ikusi ditzakezuela hasieran argitaratu genituen zirkuitoak, eta jarduera fisiko, kirol eta osasunaren inguruko pelikula eta dokumental sortatxo bat uzten dizuegula hemen etxean goxo-goxo ikusteko. 

#nietxeangeratzennaiz baina, geldi ez!