Atzo jokatu zen Mondragon Unibertsitateko Boleibol txapelketa Aretxabaletan

Atzealdea

Atzo jokatu zen Mondragon Unibertsitateko Boleibol txapelketa Aretxabaletan

Mondragon Unibertsitateko txapelketa boleibola

Atzo jokatu zen Mondragon Unibertsitateko Boleibol txapelketa Aretxabaletan

4 talde eta 30 ikasle inguruk hartu zuten parte Aretxabaletako kiroldegian antolaturiko Boleibol txapelketan.

2023·01·19

$titulo.getData()


Atzo jokatu zen Mondragon Unibertsitateko Boleibol txapelketa Aretxabaletako kiroldegian. 4 talde eta 30 ikasle inguruk hartu zuten parte bertan.

AUTISMO BC taldea izan zen irabazlea eta oparia jasotzeaz gain (Forum Sport-en erabiltzeko bonoa), martxoa hasieran izango den Euskadiko txapelketarako sailkapena lortu dute. Emakumezkoei dagokionean, MU Bolei taldeko partaideek lortu zuten Euskadiko txapelketarako sailkapena, beste talde mixtoetan zeuden neskekin elkartuta. Argazki eta bideoak ikusgai.

Mondragon Unibertsitateko txapelketaren barruan, 1.go jokatu den modalitatea izan da hau. Datorren astean, eskubaloia eta futbol 7aren txanda izango da eta gainontzeko kirol guztiak, ostailaren 24an (ostirala) jokatuko dira.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!