Ibilera nordikoa ezagutzeko formazio eta ibilaldiak

Atzealdea

Ibilera nordikoa ezagutzeko formazio eta ibilaldiak

Ibilera nordikoa

Ibilera nordikoa ezagutzeko formazio eta ibilaldiak

Udaberri honetan, modalitate hau ezagutu edota praktikatzeko formazio eta ibilaldiak eskaintzen gabiltza

2021·05·06

$titulo.getData()


Ibilera nordikoa, iparraldeko herrialdetan sorturiko diziplina da eta osasunean dituen onura ezberdinak kontuan hartuz, unibertsitateko komunitatearentzat jarduera interesgarria dela uste dugu.

Modalitate hau ezagutu edota praktikatzeko, Kirol Zerbitzutik formazio eta ibilaldiak eskaintzen ari gara eta aste honetan burutu ditugu lehen saioak. Asteartean izan genuen lehen saioa, Hernaniko Orona-Ideo campuseko ikasle bikote bati formazioa eskainiz, atzokoan Eskoriatzan HUHEZI-ko 2 langilerekin ibilaldia burutu genuen eta gaurkoan, Arrasaten 6 langile batu dira ibilera nordikoa ezagutu eta praktikatzeko.

Diziplina hau ezagutu edota praktikatzeko interesa duzula? jarri harremanetan Kirol Zerbitzuarekin eta adostu hitzordua zeure ordutegira egokituz.

Informazio gehiago

Irudi galeria