Kirol Zerbitzuaren hitzarmen berriak Bilbon

Atzealdea

Kirol Zerbitzuaren hitzarmen berriak Bilbon

Hitzarmen berriak Bilbo

Kirol Zerbitzuaren hitzarmen berriak Bilbon

Kirol Zerbitzuak, Bilboko Zorrozaurren kokatuta dauden Zirkozaurre eta Gure Txoko elkarteak bisitatu zituen atzo.

2021·02·25

$titulo.getData()


Kirol Zerbitzutik, unibertsitateko ikasle eta langileek bizi ohitura osasuntsu eta aktiboak izan ditzaten erraztasunak eskaintzen saiatzen gara eta hau honela, Bilbon izan ditzakegun aukera berriak lantzen ari gara dagoeneko.

Pandemiak eraginda, badakigu ikasturte honetan ekintzak aurrera ateratzeko zailtasunak izango ditugula baina datozen ikasturteei begira, aukera ezberdin ugari ezagutzen ari gara eta hauen lanketan dihardugu.

Atzokoan, Zorrozaurren bertan kokatuak dauden Zirkozaurre (zirku arteen espazioa) eta Gure Txoko skate park-a bisitatu genituen eta pasa den astean, As Fabrik eraikinari itsatsita dagoen Piugaz rokodromoa ere bisitatu genuen. Laster izango duzue bertako eskaintzen berri eta gogoratu gure bitartez abantaila ezberdinak izango dituzuela ekintza hauetan parte hartzeko!

Ea ba pixkanaka Bilbon ere Kirol Zerbitzuak martxa hartzerik duen!!

Irudi galeria