"Garai hontako kirolariak" izan da argazki saritua

Atzealdea

"Garai hontako kirolariak" izan da argazki saritua

Argazki lehiaketako ebazpena

"Garai hontako kirolariak" izan da argazki saritua

16 partaide eta 30 lan izan ditu XIX. edizioak

2020·07·02

$titulo.getData()


Kirol Zerbitzuak antolatzen duen argazki lehiaketaren XIX.edizioa heldu da mugara aurtengoz. Guztira 16 partaide eta 30 lan izan dira "jarduera fisikoa eta Covid-19" gaia landu dutenak. Epaimahaikideak ere bildu dira lanak aztertzeko eta ebatzi dute zerrendako 13.1. lana izango dela saritua. Irati Laespada Zarateren "Garai hontako kirolariak" argazkia hain zuzen ere. Ondorioz, berarentzako dira 100€-ak eta gainera, datorren ikasturtean argazki hau ikusi ahal izango dugu Kirol Zerbitzuko egutegian. Zorionak Irati!  
 
Hauek izan dira epaimahaikideek eman dituzten argudioak: 
 
"COVID-19aren gaia oso ondo islatuta dago. Egunerokotasuneko ekintza bat irudikatzen du argazkiak; kasu honetan, gainera, bigarren planu batean eta desenfokea erabilita, kirolariak maskarilla bat du aurpegia estaltzen diona. Konposizioaren aldetik argazkia oso txukuna da. Fokatzea oso modu egokian erabili da, arreta patinean jarri du eta pertsona desenfokatzea erabaki du. Aipatzekoa da, gainera, pertsona zerura begira egoteak kasu honetan indarra ematen diola argazkiari". 
 
Beste behin, eskerrik asko partaide guztioi lehiaketa hau posible egiteagatik eta atsegin baduzue datorren ikasturtean ikusiko gara elkar!