Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde

Atzealdea

Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde

MUGIKORTASUNA

Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde

Mugikortasun astea Mondragon Unibertsitatean

2020·09·15

$titulo.getData()


2020ko Europako mugikortasun Jasangarriaren asteko lema "Isurpenik (emisiorik) gabeko mugikortasunaren alde" da. Ursula von der Leyenek (Europako Batzordeko lehendakaria) Europako Itun Berdearen aurkezpenean adierazi zuen bezala, 2050erako klimaren aldetik neutroa den kontinente bat lortzeko helburua islatzen du gaiak.

Ikerketek hiri handietan autoz egiten diren joan-etorriak murriztu egin direla  eta egiten diren joan-etorrien %50 garraio publikoan, bizikletaz edo oinez egitea espero dela adierazten duten arren, Europako Ingurumen Agentziaren (AEMA) azken txostenen arabera, garraioaren isuriek nabarmen egin dute gora 1990ko mailekin alderatuta. Zehazki, garraio-sektorearen emisioak % 28igo dira 1990 eta 2018 artean, eta horrek azpimarratzen du beharrezkoa dela klimaren aldetik neutroak diren irtenbideak sustatzea hiriguneetako garraiorako.

Parisko Akordioaren arabera, 2050. urterako funtsezkoa da karbonoaren neutraltasuna lortzea, beroketa globala 1,5 gradutan mantentzea baitu helburu. Neutraltasun hori hainbat metodoren bidez lor daiteke; besteak beste, karbono-emisioak murriztea, emisio txikiak sortzen dituzten soluzioak aplikatuz, eta "zero emisio" garraio partikularrarentzat eta publikoarentzat, bai eta bizikletaren erabilera eta oinez egiten diren joan-etorriak ere. Azken kalkuluen arabera, munduko biztanleriaren %80 inguru hiriguneetan biziko da 2050ean; beraz, hiriak dira asmo handiko plan horiek praktikan jartzeko esparru egokienak.

Emisiorik gabeko garraiobide alternatiboak sustatu nahi diren honetan, Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak ere bere aletxoa jarri nahi du eta beste ikasturte batez, bizikleta mailegu zerbitzua jarriko du martxan. Covid-19a dela eta, segurtasun protokoloak jarraituko dira eta ohiko mailegu kontratua egiteaz gain, desinfekzio lanak ere burutuko dira.

Honekin batera, behar beharrezkoa da gizarte guztiak oinezko eta garraiobide hauen (bizikleta, patinete, …) arteko bizikidetza ahalbidetuko duten arauak barneratzea eta hau izango da, Eskoriatzako ikastetxeek, ikasturte honetako mugikortasun astearen baitan landuko dutena. Aste honen antolaketan, elkarlanean aritzen da Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzua, Eskoriatzako ikastetxe eta udalarekin eta honi esker, lehen hezkuntzako ikasleek sortuko duten “patinete, bizikleta eta oinezkoen elkarbizitza dekalogoa”, unibertsitateko komunitatera egokitu eta honen zabalkundea ere egingo du. Oraingoz, hemen duzue mugikortasun jasangarri, seguru eta osasuntsu baten alde egiteko infografia interesgarri bat.

Azkenik, campus ezberdinetan, inguruko herrietara dauden joan-etorrien inguruko seinaleak ere jarriko dira, bertan, distantziak eta denbora adieraziz. Jarritakoan, jakinaraziko zaituztegu!

Animatu zeu ere emisiorik gabeko mugikortasunaren alde egitera!! Hartu bizikleta, eta zaindu ingurumena!!

Irudi galeria