Bilboko neguko barne txapelketak atzo amaitu ziren

Atzealdea

Bilboko neguko barne txapelketak atzo amaitu ziren

Bilbo barne txapelketak

Bilboko neguko barne txapelketak atzo amaitu ziren

Frontenisa, Padela, 3x3 saskibaloia eta areto futbola antolatu dira Bilboko neguko barne txapelketetan

2022·01·13

$titulo.getData()


Dagoeneko badakigu Bilboko nortzuk izango diren otsailaren 16an ospatuko den Mondragon Unibertsitateko txapelketako ordezkariak jokamolde ezberdinetan. Atzo jokatu ziren neguko barne txapelketen azken partiduak eta hauek izan dira sailkatuak:

  • Frontenisean 5 bikotek hartu dute parte eta atzo jokatu zen finala "Joatuuu" eta "Duo Sacapuntas" bikoteen artean. Finala 2 set irabaztera jokatu zen eta "Duo Sacapuntas" izan zen garaile (6-15/15-9/15-13).
  • Padelean, 12 bikotek hartu dute parte eta "Lion" bikotea izan da txapelduna, "Komando MU" bikoteari finala 2 setetan irabazi ondoren.
  • Areto futbolean, 7 talderen arteko lehiaren ondoren, "Tengo Tutanga" taldea izan da irabazlea, finalean "Mentxakeo" taldeari 6-0 irabazita.
  • 3x3 saskibaloian, 5 taldek hartu dute parte eta "Big Rosa" taldea izan da garailea, finala "Los ODS" taldeari irabaziz (15-12) 

Mila esker parte hartzaile guztiei!

Hemen dituzue txapelketako argazkiak ikusgai!