Leire Garateren "Uretan galduta"

Atzealdea

Leire Garateren "Uretan galduta"

XVII.argazki lehiaketa

Leire Garateren "Uretan galduta"

Argazki originala da eta kontrasteen arteko oreka du

2018·06·08

$titulo.getData()


Leire Garate Azpiazu eta "uretan galduta" lana izan da XVII.kirol-argazki lehiaketako irabazlea. 

Ez da aukeraketa erraza izan epaimahaikideentzako. Gaiarekiko argazkiak duen orijinaltasuna, kontrasteen arteko oreka (ura eta lurra, hutsa eta betea, biguna eta gogorra, itzala eta argia), kalitate tekniko eta artistikoa baloratu dira. Argazkiak, aurtengo gaia (bakarkako kirolak) ere ongi islatzen duela argudiatu da.

Lehiaketa honetara 16 parte-hartzaile eta 45 lan aurkeztu dira, bilduma oso aktiboa eta bariatua sortuz. Hemen aurkeztutako argazkiak ikusgai.

Argazki irabazlea kirol zerbitzuaren egutegia diseinatzeko erabiliko da eta egileak 100€ko saria eskuratuko du. 

Mila esker gurekin zuen bizipenak partekatu dituzuen guztioi eta atsegin baduzue, datorren ediziorarte!

Izenburua: Uretan galduta

Azalpena: 

Piragua eta arrauna,
hoixe da behar den bakarra, 
kirol lasaia eta gozoa,
balio diguna emateko,
Ibizai buelta osoa.