8 bikote Eskoriatzan jokatutako badminton txapelketan

Atzealdea

8 bikote Eskoriatzan jokatutako badminton txapelketan

Badminton txapelketa Eskoriatza

8 bikote Eskoriatzan jokatutako badminton txapelketan

Asteartean jokatu zen udaberriko badminton txapelketa Eskoriatzako kiroldegian.

2023·05·25

$titulo.getData()


Asteartean jokatu zen Eskoriatzan udaberriko badminton binaka txapelketa. Giro bikaina izan genuen bikoteen artean eta lagunartean lehiatu ziren guztiak. 

8 bikote animatu ziren txapelketan parte hartzera eta guztien artean ligaxka jokatu ondoren, 4 bikote hoberenak finalerdietarako sailkatu ziren. Amaieran, "Unai-Hugo" bikotea izan zen garaile finala 21-12 irabazita eta dagokien saria eskuratu ziuten.

Hemen duzue atzoko txapelketaren argazki bilduma eta emaitzak ikusgai

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!