Pertsonalgoa

Soldata tarteak

Mondragon Unibertsitatean, kooperatiba den heinean, bere bazkideen ordainsaria hilero ordaintzen den lan-aurrerakinaren bitartez gauzatzen da. Lan-aurrerakinak kooperatibaren urteko jarduera ekonomikoaren emaitzen arabera ordaindutako aurrerakinak dira. Lan-aurrerakin horiei dagozkien kopuru-tarteak bere kooperatibaren ordainsari-sisteman jasotakoan oinarritzen dira. Honek ordainsari-arloaren irizpide orokorrak eta oinarrizko premisak jaso ditu. Unibertsitatea osatzen duten pertsona guztiak kalifikatu eta maila profesional bat egokitzen zaie , Indize Profesional bat finkatuz. Indize hau lanpostu bakoitzaren erantzukizun maila eta hainbat faktore eta parametro profesionalen arabera finkatzen da.

Indize Profesionalak 1,4 eta 4,5 indize tartean kokatzen dira. Dena den, Errektoretza mailako hainbat unibertsitate karguek tarte hori gainditu dezakete.

Erreferentzia gisa, 1,4 indizea 22.446 eurotako urteko lansari gordinaren baliokide da, gutxi gora behera, eta 4,5 indizea 73.745 eurotako urteko lansari gordinaren baliokidea. Tarte hauetan kokatzen dira IIL (Irakasle Ikerlari Langilea) eta AZL (Administrazio eta Zerbitzuetako Langilea) guztiak, beraien balorazio profesionala beraien lan jardueraren eta lanpostuaren araberakoa izanik.

Talde bakoitzaren indize profesionalen tarteak ondorengoak dira:

  • AZL: 1,4tik 2,6ra
  • IIL: 2,0tik 3,5era
  • Zuzendaritza taldeak: 3,3tik 4,5era

Pertsonalgoaren gastuak, Unibertsitateko gastu orokorren %51,2 suposatzen dute.

Pertsonalgoari buruzko informazioa

ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO PERTSONALA 2018-2019

  GUZTIRA PDI Guztira PAS Guztira PEI Guztira PTA Guztira
GUZTIRA 707 507 141 45 14
Gizonak 384 308 35 29 12
Emakumeak 323 199 106 16 2

 

Pertsonala kategoriaz banatuta 2018-2019

  GUZTIRA Gizonezkoak Emakumezkoak
GUZTIRA 707 384 323
PDI 507 308 199

Irakasle agregatu eta titularrak

328 187 141

Irakasle ondokoa, doktore-kontratatua eta doktore-laguntzailea

50 34 16
Irakasle elkartua 8 6 2
Irakasle laguntzailea, auxiliarra edo kolaboratzailea 121 81 40
PAS 141 35 106

Tituludun pertsonalgoa

11 4 7

Asistentzia- edo administrazio-pertsonalgoa

85 11 74
Ikerketako administrazio pertsonalgoa 8 7 1
Ofizio eta zerbitzuetako pertsonalgoa 37 13 24

 

PDI ETA PASaren Bilakaera

PDIaren bilakaera generoaren arabera (%)

PASaren bilakaera generoaren arabera (%)

PDIaren Bilakaera jardunaldi osoko baliakide (ETC)

PASaren bilakaera jardunaldi osoaren ekibalentziaren arabera, PAS osoarekiko

Evolución profesorado extranjero