Albisteak

Atzealdea

Web of Science plataforma ezagutzeko doako trebakuntza

Online trebakuntza

Web of Science plataforma ezagutzeko doako trebakuntza

FECYT-ek Web of Science online trebakuntza bigarren zikloa antolatuko du

2019·12·02

$titulo.getData()


FECYTek,  Clarivate Analytics enpresarekin batera, online trebakuntza bigarren zikloa antolatuko du, abenduaren 10etik 16ra bitartean.


Ziklo honen barruan Web of Science ataria erabiltzaile, ikerlari eta bibliotekarioen artean ezagutarazteko trebakuntza kurtso berriak antolatuko dira. Ordu beteko saioak eskainiko dira eta formakuntza 3 ezagutza-mailatan (A, B eta C) banatuta egongo da.


Izena emateko epea zabalik dago FECYT Baliabide zientifikoak: online prestakuntza gunearen bidez. Interesatzen zaizun kurtsoa aukeratu eta izena ematerakoan gogoratu email instituzionala erabili beharko duzula.
Formakuntza zikloa bukatu ostean, balorazio inkesta bete eta zure bertaratze-ziurtagiria jasoko duzu.  


Garrantzitsua:
Izena eman eta gero Clarivaten partetik jasoko duzun baieztapen korreoa gorde. Han gehituta izango duzu kurtsorako sarbide esteka.


Interesatzen zaizun saioan ez baduzu plazarik lortzen, jarri kontaktuan zure Bibliotekarekin. Formakuntza materialak edo saioaren grabaketa bidaliko dizkizugu.