Mendeley

Mondragon Unibertsitatearen erreferentziazko kudeatzaile bibliografikoa

Mendeley plataforma anitzeko kudeatzaile bibliografikoa da eta bi bertsio eskaintzen ditu: oinarrizko doako bertsioa eta ordaindutako bertsioa.

Mondragon Unibertsitatearen Bibliotekak Mendeley bertsio instituzionalerako sarbidea kontratatu du eta bertsio instituzionalak ondoko hobekuntzak eskaintzen ditu doako bertsioarekin alderatuta:

  • Norbanako biltegiratzea: 100 GB (2 GB beharrean)
  • Partekatutako biltegiratzea: 100 GB (100 MB beharrean)
  • Talde pribatu kopurua: mugagabea
  • Talde pribatuen tamaina: 100 kide (25 beharrean)

Mendeley-k erreferentzia bibliografikoak zein ikerketa dokumentuak kudeatzeko aukera ematen du. Horretaz gain, sare kolaboratibo gisa ere funtzionatzen du; bertan, erreferentzia edo dokumentu interesgarri berriak topatu daitezke, eta tresna erabiltzen duten beste erabiltzaile batzuekin elkarlanean jardun online.

Batu Mondragon Unibertsitatearen taldearekin

Oraindik erabiltzaile ez bazara, sor ezazu zure kontu pertsonala Mendeley-n, Unibertsitateko posta elektronikoa erabiliz ahal dela, eta Mondragon Unibertsitatearen talde instituzionalera batuko zara.

Lehendik Mendeley-ren erabiltzaile bazara, Mondragon Unibertsitatearen talde instituzionala bilatzea eta taldera batzea besterik ez duzu behar bertsio instituzionalaren onurez baliatzeako.

Laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin.

Plataforma anitzeko kudeaketa-sistema

Plataforma anitzeko kudeaketa-sistema

Mendeley-k kudeatzaile bibliografikoaren elkarren osagarri diren bi bertsio erabiltzeko aukera ematen dizu:

  • Mendeley Web: online dagoen bertsioa, hodeian dago eta ez da deskargatu behar. Online bertsiora sartu:  Mendeley-rako sarbidea
  • Mendeley Desktop: bertsio lokala deskargatu egin behar da, eta ordenagailuan edota sakelekoan exekutatu. Bertsio lokala instalatu: Mendeley Desktop deskarga

Gogoratu bertsio biak sinkronizatu behar dituzula.
 
Mendeley plataformara lehenengo aldiz sartzean, sor ezazu zure kontu pertsonala, erabiltzaile eta pasahitza sartuz. Mendeley-n sortuko duzun erabiltzailea Elsevier argitaletxeko informazio produktu guztietarako (Scopus, ScienceDirect, etab.) balioko dizu.

Mendeley-k ikerketarako sare sozial baten modura funtzionatzen du. Online bertsioan, informazioa antolatu eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko zerbitzua duzu erabilgarri. Diziplina guztietako profesional ezagunak aurkitzeaz gain, zure kide diren beste ikertzaile batzuen argitalpenak lokalizatu ditzakezu, baita interesgarriak izan daitezkeen taldeetan parte hartu ere.

Laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin.