Endnote Web

Hodeian datuak gordetzeko tresna

Ordainpeko online zerbitzu bat da, Web of Science, izeneko plataformara sartzeko lizentzia nazionalari lotuta, FECYTen bitartez. Horregatik plataforma horretara sartzen diren Estatuko unibertsitate guztientzat dago eskuragarri.

Erabili nahi baduzu, Bibliotekaren webgunean eskaintzen den Web of Science atariaren estekaren bitartez sartu behar zara.

Kudeatzaile hau erabiltzeko ez da beharrezkoa programarik instalatzea edo deskargatzea. Tresna online dago eta datuak lainoan gordetzen dira; horrek ahalbidetzen du edozein tokitatik sartzea.

Online datu baseetan erreferentzia bibliografikoak bilatzen laguntzen dizu eta erreferentzia propioak inportatzen eta eskuz txertatzen ere uzten dizu.

Gainera, zure aipamenak txertatu ditzakezu eta bibliografiak sortu, zeure testuak idazten ari zaren bitartean, Cite While You Write luzapena erabiliz. EndNote Web plataformatik bertatik deskargatu dezakezu luzapena.

EndNotek bera aukera ematen dizu zure erreferentzia bibliografikoak tresna erabiltzen duten beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko.

Laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin.