Orientagune VII jardunaldia

ORIENTAGUNE VII. JARDUNALDIA

Nola bizi izan dute ikasleek COVID-19aren egoera konfinamenduan?

COVID-19aren pandemiak hankaz gora jarri zuen gure egunerokoa. Batxilergotik unibertsitatera trantsizioa konplexua dela ez dago zalantzarik eta aurten unibertsitatera salto egin duten gazteen kasuan, konplexutasun hori areagotu egin da COVID-19ak sortu duen egoeraren ondorioz: EBAU baldintza berezietan egin behar izan dute, ziurgabetasun handiarekin...

Inoiz baino gehiago bistan geratu da horrelako egoeretan zein garrantzitsua den ezaugarri pertsonalen garapena, horiek baitira egoera konplexuetan aurrera egiten laguntzen dutenak.

Mondragon Unibertsitatean kontzienteki erabaki dugu ezaugarri pertsonal horiek lantzea ikasleekin.

Baina, nola egiten da hori?

 

Gai honen inguruan aritu dira Orientagune VII jardunaldian. Bertan, 34 lagunek parte hartu dute Zoom plataformaren bidez eta behar zutenentzako aldibereko itzulpen zerbitzua egon da.

Goizeko 10 eta 11k bitartean, Iñaki Larreak Mondragon Unibertsitateko hezkuntza eredua, Mendeberri 2025, aurkeztu du. Konfinamendua bitartean, inoiz baino gehiago, baliagarrai dela agerian geratu den eredua.

Programaren bigarren zatian, Mondragon Unibertsitateko hainbat lagunek parte hartu dute: Nekane Errasti, Aitziber Arregi, Mikel Mesonero eta Alex Beitia, Mondragon Unibertsitateko koordinatzaile akademikoak eta Idoia Alvira, Leyre Jauregi, Ibane Kapelastegi eta Eneritz Arce, Unibertsitatea osatzen duten fakultateetako ikasleak. Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoak bideratu du aurrez aipaturiko pertsonek parte hartu duten mahai ingurua.

Ondoren ikus dezakezun bideoan, jardunaldia grabatuta ikus dezakezu.