Euskadi Unibertsitate Kirol Txapelketa

UNIBERTSITATE-KIROL TXAPELKETAK EUROPAKO, ESTATUKO, AUTONOMIAKO ETA UNIBERTSITATEKO MAILATAN

Txapelketa bakoitzak maila bat goragoko sailkapen fasean sartzeko balio du. 

Atzealdea

Euskadi Unibertsitate Kirol Txapelketa

Datu nagusiak

Euskadi Unibertsitate Kirol Txapelketa

 

Erregistratu

 

Deskribapena

Txapelketa hau otsaila eta martxoa bitartean izaten da eta honen antolaketa errotazioz egiten dugu Euskadiko lau unibertsitateen artean, EHU/UPV, UDeusto, EUNEIZ eta Mondragon Unibertsitatea. Honen arabera, txapelketa Donostian, Gasteizen, Bilbon edo Arrasate inguruetan jokatzen da. 2023/24 ikasturtean, guri dagokigu txapelketaren antolaketa. 

Txapelketa honetako irabazleek, Espainiako Txapelketan parte hartzeko pasea lortuko dute (talde kirolen kasuan), zeintzuk estatuko hainbat lekutan jokatuko diren martxoa eta ekaina artean. 

Plaza kopurua mugatua da eta sailkapena lortzen duten ikasleek hartuko dute parte bertan antolatzen diren jokamolde ezberdinetan. Jokamolde batzuen kasuan, barne txapelketarik ez denez antolatzen, deialdi irekiak zabaltzen dira ikasleen artean, ahalik eta jokamolde gehienetan ordezkaritza izateko helburuaz.

 
 

Izena emateko plataforma

Izen-emateak kirol zerbitzuan bertan egin behar dira

Erregistratu orain

 

Harremanetarako informazioa