Mondragon Unibertsitate Strava Taldea

Atzealdea

Mondragon Unibertsitate Strava Taldea

Eman izen Mondragon Unibertsitateko Strava taldean

Mondragon Unibertsitate Strava Taldea

Hilabete honetan izen ematen dutenen artean kirol azterketa mediku bat eta 10 jertse zozketatuko dira

2020·12·02

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea (MU) Strava taldea sortu dugu unibertsitatean ikasle zein langileentzat. Hilero erronka zein lasterketa birtual ezberdinak sortzea da helburua eta erronka zein lasterketa  horrek  egiten dituzuenen artean opari zein sari ezberdinak zozketatu eta banatuko dira.

Erronkak korrika, bizikletaz zein paseoan burutu ahalko dituzu. Eta erronketan parte hartzeko Strava aplikazioa deskargatu MUko STRAVA TALDEAN izena eman eta bertan ibilbideren bat grabatu beharko duzu eskatutako erronkaren arabera.

Erronkak, hainbat eratakoak izan daitezke:

  • Egun batekoak  (adb: 15kmko ibilbide bat egiteko gai zara, 2 orduko ibilbide bat egin dezakezu…)
  • Hilabete osokoak (adb: hilabete osoan 100km baino gehiago egin ditzakezu, hilabete osoan 10 ibilbide baino gehiago egin ditzakezu…)

MUko segmentu propioak ere egongo dira, eta bertan lasterketa birtual antzerakoak egingo ditugu. Segmentu edo ibilbide horretan sailkapen orokor bat egongo da eta sailkapen horretako garaileendako sariak egongo dira.

Segmentu hauek, errepideko bizikletarako, mendi bizikletarako, menditik korrika egiteko eta asfaltoko korrikaldietarako izango dira…ea zeintzuk diren unibertsitateko azkarrenak.

Beraz erronka hauetan parte hartu nahi baduzu eman izen MUko STRAVA TALDEAN.

Hilabete honetan izen eman eta ibilbide bat osatzen dutenen artean, Kirol azterketa mediku bat eta 10 jertse zozketatuko dira, ez galdu aukera paregabe hau eta mugitu zuen gorputzak!!

Irudi galeria