Jertse diseinu lehiaketaren ebazpena

Atzealdea

Jertse diseinu lehiaketaren ebazpena

Jertse diseinuaren lehiaketa

Jertse diseinu lehiaketaren ebazpena

16 diseinu ezberdin eta irabazle bakarra jertse diseinuaren lehiaketan

2021·02·02

$titulo.getData()


Dagoeneko, badugu 2019-20 ikasturteko jertse diseinu irabazlea!
 
Aurkeztutako 16 diseinuak aztertu eta gero, MGEPko diseinuko irakasleek eta Kirol Zerbitzuko kideek eman dugu ebazpena. Diseinu irabazlea Leire Caceres-ek egindako 9.2 diseinua izan da.
 
Hauek izan direlarik diseinuko departamentutik jaso ditugun azalpenak: Kirol ezberdinak deskribatzen ditu baina era integratuan proposamen grafiko bakarrean. Kirol ezberdinek garrantzi berdina hartzen dute irudian, pertsonen siluetak paisaiaren itzal-argiekin ondo konbinatuta daude eta honek irudiari oreka ematen dio. Bestetik, sexu ezberdineko pertsonak ikusten dira diseinu inklusiboagoa lortuz eta aisialdiarekin lotutako kirolak dira. Orokorrean, jertsearen atzeko borobila oso ondo landuta dago.
 
 
Zorionak Leire eta eskerrik asko denoi zuen parte-hartzeagatik!